Estadio online | ES | EUS
Menu

IHRSA Passport

IHRSA Passport
Bidaiatzen? Goza itzazu gonbidatu deskontuak, kirol kluben munduko sare handienean... mugikorrerako aplikazio bat erabiliz.

Bidaiatzen? Goza itzazu gonbidatu deskontuak, kirol kluben munduko sare handienean... mugikorrerako aplikazio bat erabiliz. Estadio Fundazioak IHRSA Passport programan parte hartzen du. TrainAway plataformak sustatutako programa horri esker, bidaiatzen duzunean, aktibo izaten jarrai dezakezu, nahiz eta Estadiotik urrun egon.

Honela funtzionatzen du:
1) Deskarga ezazu TrainAway aplikazioa, eta konfiguratu zeure profila. Sar ezazu gonbidapen kodea (Estadio Fundazioak emango dizu, Estadio online guneko zure profilean), eta deskontua izango duzu (gutxienez % 25) IHRSA Passport programan parte hartzen duen beste klub batean egun osoko sarrera erostean.
2) Bila ezazu klub bat, bidaiatuko duzun tokian, eta erosi sarrera bat.
3) Aukeratu duzun klubera iristen zarenean, aktiba ezazu sarrera zure mugikorrean, eta erakutsi harrera lekuko langileari, klubean sartzeko.
Hara zein erraza!

Jarraitu aktibo izaten, Estadiotik urrun bidaiatzean!
Estadio Fundazioa IHRSA elkarteko kide da, eta haren IHRSA Passport programan parte hartzen du. Programa horrek, TrainAway plataformaren laguntzarekin, kirola egiteko instalazioetan sarrera modu hobean lortzeko aukera ematen dizu, kalitateko kirol kluben munduko sare handienean.

Zer dira IHRSA eta haren IHRSA Passport?
IHRSA (International Health Racquet and Sportsclub Association) elkarte komertzial bat da, irabazi asmorik gabea, bere barnean 70etik gora herrialdetako 8.000tik gora klub biltzen dituena. IHRSA elkartearen IHRSA Passport programa, berriz, kirol zentroetan elkarren bazkide bidaiariei sarbidea emateko helburua duen munduko programa handiena da, bai eta balioetsiena ere.

Zer da TrainAway?
TrainAway plataforma global bat da, bidaiatzen duten pertsonak eta haien bidaiaren helmugako kirol klubak konektatzen dituena. IHRSA elkartea TrainAway plataformarekin elkartu zen, mugikorrerako TrainAway aplikazioan IHRSA Passport programa sartzearren.

Zer esan nahi du TrainAway aplikazioan IHRSA Passport programaren erabiltzaile izateak?
Estadio Fundazioa IHRSA elkarteko kide da, eta haren IHRSA Passport programan parte hartzen du. Beraz, fundazioko abonatuek, bidaiatzen dutenean, deskontuak dituzte (gutxienez % 25) IHRSA Passport programan parte hartzen duen beste klub batean TrainAway bidez egun osoko sarrera erostean.

Estadio Fundazioko abonatua baldin bazara, zer egin behar duzu IHRSA Passport erabiltzen hasteko?
1) Deskarga ezazu TrainAway aplikazioa, eta konfiguratu zeure profila. Sar ezazu gonbidapen kodea (Estadio Fundazioak emango dizu, Estadio online guneko zure profilean), eta deskontua izango duzu (gutxienez % 25) IHRSA Passport programan parte hartzen duen beste klub batean egun osoko sarrera erostean.
2) Bila ezazu klub bat, bidaiatuko duzun tokian, eta erosi sarrera bat.
3) Aukeratu duzun klubera iristen zarenean, aktiba ezazu sarrera zure mugikorrean, eta erakutsi harrera lekuko langileari, klubean sartzeko.

Ba al da mugaketarik, bisitatuko dituzun IHRSA Passport programako klubetan?
IHRSA Passport programaren asmoa da Estadio Fundazioko abonatuei bidaiatzen dutenean laguntzea. Beraz, Estadiotik 80 kilometrora baino gehiagora dauden klub parte-hartzaileetan baizik ez dituzu deskontuak jasoko.

Zergatik berritu behar dut gonbidapen kodea?
Estadio Fundazioak hiru hilabetean behin eguneratuko du gonbidapen kodea, abonatu bakoitzari bere Estadio online profilean eskuragarri jarrita. Horrela ziurtatzen du ordainketak egunean dituzten abonatuak soilik baliatzen dutela hain zerbitzu interesgarria.

Nola aurkituko ditut IHRSA Passport klubak?
TrainAway aplikazioan, IHRSA Passport programan parte hartzen duten klubak azaltzen dira, bai mapan, bai zerrendan, IHRSA ikonoarekin. Gainera, IHRSA logotipo bat ikusiko duzu zerrendan eta «gym» profilean, IHRSAko kide diren klubetan (horietako batzuek IHRSA Passport programan parte hartzen dute, beste batzuek ez). Iragazki aukerak erabili beharko zenituzke, IHRSAko kide diren kluben artetik IHRSA Passport programan parte hartzen dutenak soilik agertzeko.



Beste galderarik baldin baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jo ezazu guregana, recepcion@fundacionestadio.com helbidera idatziz edo (+34) 945 131 345 telefonora deituz.