Estadio online | ES | EUS
Menu

Gazte-igerilekua

Gazte-igerilekua

Ur berodun igerilekua, 16x12 m luze-zabal eta 28º C; gazte-eraikinaren beheko solairuan dago kokatuta; aldagelak aparte dauzka eta urte osoan dago zabalik, astelehenetik ostiralera, 9:00 eta 21:30 bitartean. Oso lasaia, txit egokia bainu erlaxagarria hartzeko eta pixka bat igerian egiteko.
Ur berodun igerilekua, 16x12 m luze-zabal eta 28º C; gazte-eraikinaren beheko solairuan dago kokatuta; “pinguinoena” izenez ere ezaguna, behinola bertako paretak dekoratu zituzten siluetengatik.

Duela denboraldi batzuez gerotik, baduzu beste igerileku estali bat, urte osoan bainatu ahal izateko. Gazte-eraikinaren beheko solairuan, bide luzerik egin gabe iristeko eta zertan ibili barik eskaileretan gora edota behera, edo igogailua hartzen, txonbo, murgil edo dzangadatxo bat egiteko nahiz igeri pixka bat, edo bainu erlaxagarri bat hartzeko. Irekita dago astelehenetik ostiralera, 9:00 eta 21:30 bitartean, eta larunbatetan, 9:00 eta 15:00 bitartean, eta itxita, igande eta jaiegunetan —lehiaketak egon ezean—; aldagelak igerilekuaren alboan daude, eta hango argitasuna eta lasaitasuna ezin sinetsizkoak dira.

Igerileku horretako ur berodun ontzia, 16x10 m luze-zabal eta 28º C, hango lasaitasuna eta argi ona gozatu eta gure sorosleen arreta —Ainara, Iñaki, Izaskun, Josu Miren, Miren eta Ruben— ezagutu dituzten pertsonek diote igerileku ezin egokiagoa eta oso erosoa dela, adineko jendeak, batez ere: “pasealeku sarbide berriek, lasaitasunak eta familia-igerilekurako dituen bistek oso igerileku erosoa egiten dute"

Egia bada esaera hura, “Estadio bezalako instalazioetan, azken buruan denok amaitzen dugu uretan” dioena, ibili bizkor igerileku hori probatzeko eta gozatzeko.

Jaitsi ezazu Gazte-igerilekuaren okupazioa:18/19 denboraldia eta 19 Udako.