Estadio online | ES | EUS
Menu

Lehentasuna dutenentzat: Pilates eta Bizkar Eskola

Lehentasuna dutenentzat: Pilates eta Bizkar Eskola
Izen emateak, lehentasunezkoen kasuan, irailaren 6an, asteartearekin, hasi ziren, eta beste guztientzat, irailaren 8an, ostegunarekin. Erraz aurkituko duzu zeure lekua 016/17 denboraldian mugitzeko.

Izen emateak, lehentasunezkoen kasuan, irailaren 6an, asteartearekin, hasi ziren, eta beste guztientzat, irailaren 8an, ostegunarekin. Erraz aurkituko duzu zeure lekua 016/17 denboraldian mugitzeko.

Estadio Fundazioan abonatutako pertsonentzat izen emateak hasten dira:

- Lehentasuna dutenentzat: Pilates eta Bizkar Eskola, —2015/16 denboraldiko hirugarren hiruhilekoan jarduera horiexetan izen emandako pertsonak— irailaren 6an, asteartean
- Lehentasuna dutenentzat: beste jarduera guztiak
—2015/16 denboraldiko azken hiruhilekoan izen emandako pertsonak— irailaren 7an, asteazkenean eta
- Gainerako abonatu guztientzat, irailaren 8an, ostegunean

10:00 eta 13:30 bitartean, telefonoz bakarrik: 945131345 (10 linea irekita)
–gehienez ere 3 izen-emate dei bakoitzeko. 13:30etatik aurrera ”Estadio online”en ere egin ahal da —6, asteartean, eta 7, asteazkenean izan ezik—, edo Harrera-gunean ohiko ordutegiaren barruan. Izen emateko orduan, eta tramitea bizkorrago joan dadin, izan gogoan zeure abonatu-zenbakia, edo

Abonatu gabeirailaren 20an, asteartean, irekitzen dira Harrera-gunean, astelehenetik ostiralera, 9:00 eta 20:00 bitartean, salbu eta halterofilia, igeriketa, padel, euskal pilota eta tenis eskoletarako, ezen horietarako, bakoitzari dagokion klubean egingo dira, (7), (9), (13) eta (14) oharretan adierazitako egun eta orduetan.

Itxaron-zerrendan, jarduera/ordutegi bakoitzean, apuntatuko ditugu, egin nahi izan duten izen-ematea egiterik izan ez duten pertsonak. Leku libreak geratzen diren kasuetan, abisatu egingo dizuegu, izen-ematea betetzeko.

Ordaintzeko erak: Ikastaroen kuota hilero, bi hilabeterik behin nahiz hiruhilekoka ordaindu daiteke. Guk aholkatzen dizugu, erosoago gertatzen delako, hiruhileko izen-ematea — % 10eko deskontuak jarduera askotan eta hobariak— eta ordainketa helbideratua aukeratzeko.

Berriztatzeak:
Denboraldian zehar, izen-ematea berriztatu nahi baduzu, hurrengo epealdia hasi baino 15 eta 6 egun bitartean lehenago egin beharko duzu —Itxaron-zerrendan daudenek eta ikasle berriek, 5 egun lehenago—, Harrera-gunean, 945131345 telefonoan edo ”Estadio online”n. Izan kontuan epe horiek, zeure plaza galdu ez dezazun. 2016-17eko azken hiruhilekoan —apirila, maiatza eta ekaina— euren izen-emateari eutsi dioten abonatuek, jarduera berean berriz izen ematerakoan lehentasuna izango dute hurrengo denboraldirako: 2017/18.

Oharra: Behin jarduera hasita dagoela jarduerari utziz gero, nahiz hasiera-eguna baino 5 egun lehenago baxaren berri ematen ez badiguzu, ez dugu itzulketarik ez trukatzerik egingo.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoari (LOPD) jarraiki, jakinarazten dizugu ezen zure datu pertsonalak Estadio Fundazioaren (Cervantes ibilbidea, 20 – 01007 Gasteiz) fitxategietan sartuko direla, zeuri egokiro eman ahal izateko eskatzen dituzun zerbitzuak eta, baita ere, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko; horretarako, zenbait galdetegi egingo dira iritzia eta gogobetetzea jakiteko, geure zerbitzu-eskaintza aztertzea eta hobetzea helburu. Baimena ematen duzu beren-beregi, zure datu pertsonalak lagatuak izan dakizkien Vital-en fundazioei (cajavital.es orrian kontsultatu ahal dira) eta gurekin lotzen zaituen harremana garatzeko eta betetzeko ezinbesteko izan daitezkeen erakunde publiko zein pribatuei, edo, hala egitea nahitaezkoa denean, kasu bakoitzean aplikatu beharrekotzat gertatzen diratekeen lege-eginbeharrak betetzeko, eta beti Legerian aurreikusitako berme guztiekin. Datu horiek eguneratuta eduki beharko dituzu eta haietan gertatutako edozein aldaketaren berri eman Fundazioari unean-unean.

Berariazko baimena ematen duzu, halaber, Fundazioak Estadioren barruan zein handik kanpo kudeatzen edota koordinatzen dituen jardueren gainean, hark berak egiten dituen erreportaje grafikoetan zeu agertzeko eta erreportaje horiek argitaratuak izateko hedapen orokorreko hedabideetan, baina bereziki, haren fundacion.es orrian, aldizkarian eta jardueren egitarauan, nahiz Fundazioari elkartutako beste hedabide batzuetan, elektronikoak izan zein ez (Youtube, Vimeo…). Era berean, baimena ematen duzu, Estadio Fundazioak irudi horiek, berorien tratamendurako interes legitimoa duten erakundeei nahiz norbanakoei lagatzeko.

Izen ematerakoan bestelakorik adierazi ezean, zure datu pertsonalak baita erabiliko ditugu ere, zu gure zerbitzu, albiste, agenda eta besteren jakitun ipintzeko, bai eta promoziozko informazioa, zeure beharrizanei eta lehenespenei egokitua, bidaltzeko zuri, are bitarteko elektronikoz ere.

Jakinarazten dizugu, aukera duzula sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, fitxategiaren arduradunaren aurrean (Estadio Fundazioa, Cervantes ibilbidea, 20 – ‘1007 Gasteiz). Horretarako, eskabide bat bidali behar duzu postaz, edo Fundazioaren egoitzan bertan entregatu, eskabidean informazio hau adierazi behar duzula: izen-deiturak, helbidea, eskaria, zeure NANaren kopia, eta data eta sinadura.