Estadio online | ES | EUS
Menu

Skate plaza

Skate plaza
Dagoeneko Estadion ere egin ahal dituzu zeure abileziak patinarekin, 3. tenis-pistaren eta padel-pisten artean eraiki dugun skate plaza berrian.

Dagoeneko Estadion ere egin ahal dituzu zeure abileziak patinarekin, 3. tenis-pistaren eta padel-pisten artean eraiki dugun skate plaza berrian. Skate plazaren helburua, skate eta scooter modu ludikoan egiteko aukera ematea da.

Hiru plataforma goratu dauzka; arrapalen bidez nahiz eskaileretan gora heltzen da haietara, eta erantsi dizkiegu: kaxoi goratuak, banantze-besoak, barandak… Plaza osoan ipini da tonu desberdinetako harri naturalezko zoladura, ahalik eta ondoen irristatzeko.

Inaugurazioaren argazki-saila

Skate plaza nola egin pentsatzeko, ahalik eta plazarik erakargarriena egitea lortzeko, Gure-Toki Skate Eskolaren laguntasuna izan dugu: moduluak, alturak, aldapak, materialak…, betiere skatea baldintza seguruetan egin ahal izate aldera.

Bidez batez, argiztatze, saneamendu, ur-hornikuntza eta halako instalazioak aldatu ditugu, baita inguruko urbanizazioa egokitu ere.

Adinez txikia bazara eta Skate plaza erabili nahi baduzu, jaitsi Autorización /Baimena eta, eskatzen ditugun datuak beteta, entregatu ezazu Harrera-gunean.

Badakizu, istripurik ez egoteko, Estadion, skate plazatik kanpo ez garela ibili behar skatean edo scooter/patinetean

Gogoratzekoa: ikastetxeetan irailaren erdialdetik eskolak arratsaldez ere izaten hasten direnez, erabaki dugu, ikastaro horien hasiera 18:30etara atzeratzea Skate Plazan, horrela umeei hil horretako Skate eta Scooter eskoletara sartzea erraztearren.