Estadio online | ES | EUS
Menu

Igeriketa Eskola, 2019/2020: izen-emate berriak, abonatugabeentzat

Igeriketa Eskola, 2019/2020: izen-emate berriak, abonatugabeentzat

Abonatua ez baldin bazara, kontuan izan ezazu irailaren 18an (asteazkena) irekiko dela epea, eskaintzen diren igeriketako ikastaroetakoren batean zure seme-alaben izenak emateko, ohiko bulego orduetan, astegunetan, 17:30etik 19:30eraino.


IZEN-EMATE BERRIAK: Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
- Pertsona abonatuak: irailaren 9tik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 6an (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean. Zozketa zenbakirik gabeko izen emateak irailaren 16tik (astelehena) aurrera egingo dira.

- Abonatu gabeko pertsonak: irailaren 18tik (asteazkena) aurrera.

Estadio Fundazioko arautegiak dioenez, nahitaezkoa da haurrak 3 urte betetzean abonatu bihurtzea. Hala ere, haurra 2-3 urtekoen taldean sartu nahi baduzu, lehenik abonatu egin behar duzu, izena eman ahal izateko.

Kontuan izan ezazu izena eman nahi diozun pertsonaren abonatu zenbakia. Ezin duzu hiru pertsona baino gehiagoren izena eman ikastaroetarako. Horrela, izapideak bizkortuko ditugu.