Estadio online | ES | EUS
Menu

Igeriketa Eskola, 2020/2021: izen-emate berriak, abonatuentzat

Igeriketa Eskola, 2020/2021: izen-emate berriak, abonatuentzat

IZEN-EMATE BERRIAK: (BAKARRIK ABONATUAK) Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
-Irailaren 14tik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 11n (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean. Zozketa zenbakirik gabeko izen emateak irailaren 21etik (astelehena) aurrera egingo dira.

20/21 Denboraldia


Estadio Fundazioko arautegiak dioenez, nahitaezkoa da haurrak 3 urte betetzean abonatu bihurtzea. Hala ere, haurra 2-3 urtekoen taldean sartu nahi baduzu, lehenik abonatu egin behar duzu, izena eman ahal izateko.

Kontuan izan ezazu izena eman nahi diozun pertsonaren abonatu zenbakia. Ezin duzu hiru pertsona baino gehiagoren izena eman ikastaroetarako. Horrela, izapideak bizkortuko ditugu.

<br />
Inscripción Escuela Natación 2020-21

+ cnjudizmendi.com