Estadio online | ES | EUS
Menu

Igeriketa Eskola, 2018/2019: izen-emate berriak, abonatuentzat

Igeriketa Eskola, 2018/2019: izen-emate berriak, abonatuentzat

IZEN-EMATE BERRIAK: Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30era.
- Pertsona abonatuak: irailaren 10etik (astelehena) aurrera, izen-ematearen ordenan, zozketaren arabera. Atera ezazu zenbakia —izena eman nahi diozun zure seme-alabaren abonatu zenbakiarekin— Estadio online web orrian, irailaren 7an (ostirala), 9:00etatik 17:00etara, eta kontsulta ezazu zure txanda fundacionestadio.com webgunean. Zozketa zenbakirik gabeko izen emateak irailaren 17tik (astelehena) aurrera egingo dira.

- Abonatu gabeko pertsonak: irailaren 19tik (asteazkena) aurrera.

Estadio Fundazioko arautegiak dioenez, nahitaezkoa da haurrak 3 urte betetzean abonatu bihurtzea. Hala ere, haurra 2-3 urtekoen taldean sartu nahi baduzu, lehenik abonatu egin behar duzu, izena eman ahal izateko.

Kontuan izan ezazu izena eman nahi diozun pertsonaren abonatu zenbakia. Ezin duzu hiru pertsona baino gehiagoren izena eman ikastaroetarako. Horrela, izapideak bizkortuko ditugu.