Estadio online | ES | EUS
Menu

Pistak erreserbatzeko

Pistak erreserbatzeko
Abonatua izanda, eguna erreserbatu dezakezu, pilotan, futbolean, padelean, squashean, tenisean… egiteko. Erreserbatu dezakezu biharamunerako nahiz hurrengo hilerako.

Nahi dituzun egun eta ordurako erreserbatu dezakezu pista —pilota-lekua, padela, squasa, tenisa…— bai Estadio onlinen, bai 945131345 telefonoan, bai Harrera-gunean, aurreko eguneko 10:00etatik aurrera.

Nahiago baduzu hil oso baterako erreserbatu, orduan, 19:00etan egiten dugun zozketan parte hartu dezakezu, eta dagokizun zenbakia aterako duzu 16:00 eta 16:45 bitartean ”Estadio online”n, edo 19:00 artean Harrera gunean.

Hilero zozketak egiten diren egunak honako hauek dira:

Hilaren 20an — squasha eta padela
Hilaren 23an — pilota-lekua eta kiroldegia
Hilaren 26a — tenisa eta futbola

Egun horiek asteburua edo jai-eguna badira, zozketak hurrengo lanegunean egingo dira.

Zure erreserba guztien kobrantzak zeure abonatu-kontuan helbideratuko ditugu.

Abonatuta ez dauden pertsonek ezin erreserbatu dezakete pistarik; bakarrik, haietan jokatu, erreserbaren abonatu titularrak lagunduta eta sarrera edo dagokion baimena ordainduta.