Estadio online | ES | EUS
Menu

Jardueretarako arauak

Jardueretarako arauak

Kontuan izan garaiz iritsi behar zarela, saioak bakoitza bere orduan hasi eta bukatzeko; jantzi, oinetako eta tresneria egokiekin —eskuzapia, botilatxoa, txanoa eta txankletak, erraketa, pala, patinak, babesgarriak…— etorri, eta sakelakorik gabe; irakasleen adierazpenei jarraitu, eta aldizka sarrian etorri.

Azterketa medikoak:
Ariketa fisikoa egiten hasi aurretik, jakin zeure egoera fisikoa, ariketa egitean zure organismoak nola jokatzen duen eta zein jarduera fisiko duzun komenigarrien. Zeure osasuna hobetzearren kirolen bat egitea erabaki baduzu, eta bereziki, 35 urtetik gora baduzu, hartu arreta-neurriak. Guk aholkatzen dizugu, azterketa mediko bat egiteko!

Kirol-asegurua

Kirola egiten baduzu, halakorik egiten ez duen pertsonak baino arrisku handiagoa duzu istripua izateko, eta kirol-aseguruak gauzak erraztuko dizkizu. Horrenbestez, kirola ohiz egiten baduzu, gure aholkua da, federatu zaitezela.