Estadio online | ES | EUS
Menu

Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketa Contenedores para reciclje
Birziklatzea ez da moda, guztion beharra eta ardura da. Botatzen ditugun gauzetatik asko, berrerabiltzeko moduan daude.

Duela zenbait hilez geroztik, Estadiora zatozen bakoitzean ikusiko zenuen edukiontzi horiak daudela, argazkikoa bezalakoak; halakoak ipini ditugu, lagundu diezaguzun Estadion sortzen ditugun plastikozko ontziak, potoak eta latak eta abar bereizten. Udan gehiago ipiniko ditugu. Kalekoek etxeko hondakinekin duten eginkizun bera dute Estadiokoek ere, hau da: erabili eta botatzeko ontziak hasieratik bereiztea, birziklatuak izateko.

Botatzen dugun gauza asko eta asko berriro erabili ahal da; bete berriro urarekin zeure botilatxoa edo gelarekin zeure potoa, baina Estadion zaudela ontzirik edo bilgarririk —plastikozko botilak, freskagarri-latak, gel zein xanpuaren plastikozko potoak, zuku-ontziak, patata zein snack poltsak, opil industrialen plastikozko poltsak, paper zilarra nahiz plastikozko poltsak— bota behar baduzu, egizu edukiontzi horietan, eta gainerakoaz geu arduratuko gara.

Berdin egiten ari gara paper eta kartoiekin, beirarekin., pilekin eta sortzen ditugun beste hondakinekin. Beste urrats bat da, garapen jasangarriarekin dugun konpromisoaren barruan, irakaskuntzako eta 25 m-ko igerilekuak berotzeko eguzki-planta instalatzea izan zen bezala, edo gas naturalezko kogeneraziokoa instalatzea, izen ere horrek gure elektrizitate-beharraren zati handi bat sortzen du eta ihes-gasen beroa baliatzen du ur beroa sorrarazteko.

Neurri horiekin murriztu ditugu bai gure energia-kontsumoa—eta dagokion faktura— eta bai gure CO2 , NO2 eta SO2 emisioak, energia-iturri berriztagarri bat erabiliz. Eta, batzuetan behar duguna baino gehiago erabiltzen dugunez, ez dugu aukera hau baliatu gabe utzi, zeuri esateko lagundu diezaguzula gure ur-kontsumoa murrizten. Mesedez, aprobetxatu azken tantaraino!