Estadio online | ES | EUS
Menu

UR kontsumo arduratsua

UR kontsumo arduratsua
Ura natura baliabide mugatua da, eta bizitzarako ezinbestekoa. Ura zentzuz erabiltzen badugu, bera babesten lagunduko dugu.

Oro har, ura erabiltzerakoan, eraginkortasuna instalazioetako aldaketa fisikoekin lotzen dugu —erionak konpondu, tenporizadoreak edo murrizgailuak instalatu…—. Baina, era berean, zuk ere asko egin ahal duzu ur-kontsumoa zentzuzkoa izan dadin, baldin eta kontuan badituzu ondorengo aholkuak Estadion urarekin zabiltzanean. Kontsumo-ohitura erraz batzuk hartzeak nabarmenki murriztu dezake ur-gastua. Testu txiki honen bidez, ura aurrezteko aukerak jakin eragin nahi dizkizugu, neurri arduratsuak hartu ditzazun Estadion ura erabiltzerakoan, eta horrela, lagundu egin diezagukezu.

ALDAGELETAN ETA KOMUNETAN:

Txorrotaren bat edo dutxa zergatirik gabe irekita ikusten baduzu, itxi ezazu.
Erionen bat antzematen baduzu, edo txorrota zein dutxaren bat ondo itxi gabe, edo komuneko zisternaren bat ura dariola eten gabe, jakin eragin ezazu Atezaindegian edo esaiozu, ikusi bezain laster, Estadioko enplegatu bati.
Ez egon dutxapean behar baino denbora luzeagoan. Eta hezi itzazu horrela zeure seme-alabak. Bestela, ura eta energia alferrik xahutzea da.
Itxi txorrota xaboia ematen ari zaren bitartean, edo bizarra egin edo hortz-haginak garbitzen dituzun bitartean.
Ez erabili komuna paperontzitzat. Ura aurreztuko duzu eta hondakin-uren araztegiek gehiegizko karga hartzea ekidingo.

ITURRIETAN:

Ikusten baduzu iturririk irekita zergatirik gabe, itxi ezazu.
Erionik edo ondo itxi gabeko iturririk antzematen baduzu, jakin eragin ezazu Atezaindegian edo esaiozu, ikusi bezain laster, Estadioko enplegatu bati.
Ez utzi zeure seme-alabak iturrietako urarekin jolasten. Erakutsiezu ondo.

IGERILEKUAN:

Saiatu zaitez igerilekuko uraren kalitatea ez hondatzen: dutxa zaitez bainatu aurretik, ez sartu oinetakoekin hondartzara, eta uretan ez txisturik bota, ez txiza egin… Ura zenbat eta egoera txarragoan egon, gutxiago gozatuko dugu bainua eta ur gehiago bota beharko dugu, berria ezartzeko.