Estadio online | ES | EUS
Menu

Gasteizko XX. Herri Krosa

Gasteizko XX. Herri Krosa
Gasteizko Herri Krosa izango dugu berriz ere abenduaren 2an, «Azkar-poliki, korrika ibili» goiburuarekin.

Abenduaren 2an izango da proba herrikoi horren beste saio bat, Gasteizko XX. Herri Krosa izango baita, eta txikien XI. krosa, «Azkar-poliki, korrika ibili» goiburuarekin.

Gasteizko Herri Krosa 1997an sortu zen, Soin Heziketako Euskal Erakundea (IVEF) zen ikastetxeko —gaur egun, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea— 5. mailako ikasle batzuen ekimenez. Sorrera hartan, lasterketaren helburua zen gizarte talde guztientzat egiteko modukoa izatea, jolas alderdia lehiaketaren gainetik jarrita. Horretarako, edozein jende motak egin ahal izango zuen ibilbide bat bilatu zen. Eta hainbat arrazoirengatik urteen joanean ibilbide hori aldatuz joan den arren, ahaleginak egin dira betiere 9 kilometro ingurukoa izan dadin.

Lehenengo urtean 200 parte-hartzaile izan ziren, eta kopurua pixkanaka urtez urte handituz joan zen. Hiriko lasterketa herrikoienen artean finkatu zen. Albait jende mota gehien hartzeko nahi horrekin, hamargarren ekinaldian —2006. urtean— haurrentzako lasterketa abiatu zen, lasterketa «handia»ren 9 kilometroak egiteko gai ez ziren guraso eta haurrengana jai hori iritsi zedin. Etorkizunerako ere, ekitaldiak hastapenetako helburu bera izango du: hirian kirol kultura guztiengana zabaltzea, parte hartu nahi duen edonorentzat irekita.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sar zaitez www.gasteizhk.blogspot.com webgunean.