Estadio online | ES | EUS
Menu

6. BloodBowl Torneoa

6. BloodBowl Torneoa
Otsailaren 28an (igandea), 9:00etatik 21:00etara, Siberia Gasteiz Cup 6. bloodbowl torneoa izango dugu, urtebetetzeen aretoan. Estadioko abonatua baldin bazara, deskontua izango duzu torneorako izena ematean.

Otsailaren 28an (igandea), 9:00etatik 21:00etara, Siberia Gasteiz Cup 6. bloodbowl torneoa izango dugu, urtebetetzeen aretoan. Estadioko abonatua baldin bazara, deskontua izango duzu torneorako izena ematean.

Bloodbowl estrategia joko bat da, bi lagunentzakoa. Jokalariek bloodbowl izeneko alegiazko kirol bateko entrenatzailearen rola hartzen dute. Kirol hori amerikar futbolaren antzekoa da, baina badira alde nabarmenak. Bi «entrenatzaile»ek partida irabazten saiatu behar dute, jokaldiak planteatuz, plakatzeak eginez edota baita amarru zikinak erabiliz ere, aurkaria ezeztatzeko.

Beren jardunean, «entrenatzaile»ek miniatura kopuru jakin bat erabiliko dute. Miniaturek beren taldeko jokalariak irudikatzen dituzte. Jokalari bereziak dira, ordea. Izan ere, fantasiazko arrazetakoak dira: orkoak, elfoak, ipotxak... Arraza bakoitza jokoaren alderdi jakin batean nabarmentzen da (adibidez, elfoak oso zaluak dira; ipotxak, berriz, oso gogorrak), eta horrek «entrenatzaile»ak partida irabaztearren erabili beharreko estrategia orokorrari eragingo dio.

«Entrenatzaile» bakoitzak nahi duen arraza aukeratuko du, eta bere neurrira egingo du taldea, partidarako hitzartutako aurrekontua erabiliz. Jokoan, jokalariak lesionatu ahalko dira, jokaldi ahaleginak huts egin ahal izango dituzte, edota gertaera bitxi eta ustekabekoak gertatu ahal izango zaizkie. Efektu horiek guztiak dadoak erabiliz erabakiko dira. Dadoek jakinarazten diote jokalariari ea ekintza bakoitzean arrakasta duen edo ez. Egin beharreko jokaldia hobekien aukeratzen duen entrenatzaileak eta, jakina, beharrezko zortea lagun duenak irabaziko du norgehiagoka.