Estadio online | ES | EUS
Menu

Armairuek txanponarekin funtzionatzen dute

Armairuek txanponarekin funtzionatzen dute

Inoiz pentsatu duzu armairua €ko txanponik edo fitxarik gabe ixten baduzu eta gero haren sarraila apurtzen baduzu, beste berri bat ipini behar dugula?

Inoiz erauzi duzu supermerkatuko orgaren katea, horrela txanpona edo dagokion fitxa erabili behar ez izateko? Bada, Estadion aspalditik ari gara armairuetan sarraila berriak ipintzen, pertsona batzuk daudelako — gehienak, gizonezkoak eta, ia beti, berberak— haiek bortxatu eta apurtzen dituztenak €ko txanpona edo fitxa bat ez erabiltzearren. Ezin ulertu dezakegu horrelakorik.

Azken urteotan 700etik gora sarraila aldatu behar izan ditugu —atera kontuak, horrek dakartzan kostuak— eta dagoneko arazoa halako puntu batera heldu da ezen diziplina-neurriak hartu behar izan baititugu sarraila-hausleekin, arau-hausleekin, alegia.

Mesedez, sarrailetan bertan dakarren bezala, erabili ezazu €ko txanpona edo fitxa bat, aldageletako armairuak erabiltzen dituzunean.