Estadio online | ES | EUS
Menu

Nuria Sanchizen Oroimenezko XXXVI. Lehiaketa

Nuria Sanchizen Oroimenezko XXXVI. Lehiaketa
Ekainaren 8an, larunbatarekin, Nuria Sanchizen Oroimenezko XXXVI. Lehiaketa jokatuko da, igerileku estalian, bi jardunalditan. Lehenengo jardunaldia 10:15ean lehiatuko da; eta bigarrena, 17:00etan.

Ekainaren 8an, larunbatarekin, Nuria Sanchizen Oroimenezko XXXV. Lehiaketa jokatuko da, igerileku estalian, bi jardunalditan. Lehenengo jardunaldia 10:15ean lehiatuko da; eta bigarrena, 17:00etan.

Kontuan izan ezazu igerileku estalia (25 metrokoa) itxita egongo dela 9:00etatik 14:30era eta 15:30etik 20:30era.

Erabilgarri izango dituzu Gazte igerilekua eta Irakaskuntzakoa.

Nuria Sanchiz Judizmendi igeriketa klubeko igerilaria izan zen, eta trafiko istripuan hil zen 1983an, Frantziako Troyes hirian jokatzekoa zen nazioarteko lehiaketa batera zihoala. Istripu hartan, orobat, larri zauritu zen haren entrenatzailea, Salva Crespo (2001ean hil zen).

Trofeoa ekainean jokatzen da, Estadion, goizeko eta arratsaldeko jardunaldi banarekin. Lehiaketan, 100 eta 200 metro egiten dira, estilo guztietan, eta 200 eta 400 metro proba konbinatuan. Gainera, urtero bezala, sprint torneoa ere jokatuko dugu. Lehiaketan parte hartzen duten igerilari guztientzat irekia.

Oro har, Arabako klub guztiek parte hartzen dute, eta inguruko probintzietatik gonbidatutako talderen batek ere.

Lehiaketa hau denboraldiko oso une egokian izaten da. Izan ere, igerilariak udako ekitaldi garrantzitsuetara zein sasoi puntutan iritsiko diren ikusten hasten da.