Estadio online | ES | EUS
Menu

Javier Alberdi Memoriala

Javier Alberdi Memoriala
Igerileku estalia (25 metrokoa) itxita egongo da urtarrilaren 12an (larunbata), 15:30etik 20:30era, eta urtarrilaren 13an (igandea) 9:00etatik 14:00etara. Erabilgarri izango dituzu Gazte igerilekua eta Irakaskuntzakoa.

Igerileku estalia 25 metrokoa itxita egongo da urtarrilaren 12an (larunbata), 15:30etik 20:30era, eta urtarrilaren 13an (igandea) 9:00etatik 14:00etara. Erabilgarri izango dituzu Gazte igerilekua eta Irakaskuntzakoa.

Javier Alberdi Memoriala, inondik ere, Gasteizen goi mailako igeriketa ikusteko aukerarik hoberenetakoa dugu. Lehiaketa horretan estatuko maila goreneko 5 talde elkartzen dira, Judizmendi igeriketa klubarekin batera.

Lehiaketa horrek kategoria guztietako igerilariak biltzen ditu. 50, 100 eta 200 metroko igeriketa probak egiten dituzte, estilo guztietan. Lehiaketa horren berezitasuna da proba bakoitzean klub bakoitzeko igerilari bat lehiatzen dela. Lehiaketa horretan, gonbidapen bidez hartzen da parte.

Javier Alberdi Oar, 1950eko hamarkadan, Judizmendi igeriketa klubeko igerilaria izan zen. Zuzenbideko lizentziaduna, 1968an klubeko lehendakari bihurtu zen, klubak izan duen seigarren lehendakaria. Gainera, Estadio kirol elkarteko gobernu organoetako kide izan zen, 1976ko irailean 38 urte zituela hil zen arte.

San Prudentzio kaleko 25.ean Estadio kirol elkartearen igerilekua eraikitzea bultzatu zuen, eta sekulako lana egin zuen, Judizmendi igeriketa klubetik, gazteen alde eta Estadioren instalazioak handitzearen alde.

Euskal kulturari buruz eskuzabaltasun mugagabea izan zuen, eta klubean arrastoa utzi duen lehendakaria dugu. Horregatik, urtero, berak nahi zuen eran oroitzen dugu: igeri eginez.