Estadio online | ES | EUS
Menu

Hileroko pista-zozketa

Hileroko pista-zozketa
Hurrengo hilerako eguna eta ordua erreserbatu nahi badituzu, pilotan, futbolean, padelean, kiroldegian, squashean, tenisean… egiteko, hala egin dezakezu hilero egiten diren pista-zozketetan parte hartuta.

Nahi dituzun egun eta ordurako erreserbatu ahal duzu pista —pilota-lekua, padela, kiroldegia, squasha, tenisa…— bai ”Estadio online”n, bai 945131345 telefonoan, edo baita ere, Harrera-gunean, aurreko eguneko 10:00etatik aurrera.

Nahiago baduzu hilabeterako erreserbatu, orduan, 9:00etan egiten dugun zozketan parte hartu dezakezu, dagokizun zenbakia zozketa-egunean atereaz 16:00 eta 16:45 bitartean ”Estadio online”n, edo 19:00 artean Harrera-gunean.

Hilero zozketak egiten diren egunak honako hauek dira:

Hilaren 20an — squasha eta padela
Hilaren 23an — Trinkete, pilota-lekua eta kiroldegia
Hilaren 26an — tenisa eta futbola

Egun horiek asteburua edo jai-eguna badira, zozketak hurrengo lanegunean egingo dira.

Zure erreserba guztien kobrantzak zeure abonatu-kontuan helbideratuko ditugu.

Erreserbatu ezazu pista hilero.