Estadio online | ES | EUS
Menu

Arau osagarriak

Fundación Estadio Fundazioa kultura arloko erakunde pribatu gisa eratu du Caja Vital Kutxak, kirol-jarduerak, jarduera sozio kulturalak eta jolaserakoak sustatzea eta ahalbidetzea xede, eta horretarako, Caja Vital Kutxak berak hiri honetan, ibilbidean, dauzkan esparrua eta lokalak baliatu ditu.

Horrenbestez, Fundación Estadio Fundazioaren eginkizuna da, beraren jardun-esparruan garatzen diren kirolak irakasteko eta praktikatzeko bitartekoak ipintzea, instalazioak egokiro mantentzen saiatuz eta beraren helburu soziokulturalarekin zerikusia izan dezaketen jardueren kudeaketa eginez.

Instalazioak erabiltzeko, bai halaber, abonatuen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak araupetzeko, arau batzuk ezarri behar dira, nahitaez bete beharrekoak izan behar dutelarik. Arau horiek Estatutu, Arautegi eta Arau Osagarri hauetan jasotzen dira.

ARAU OSAGARRIAK

1. Nola sartu Fundación Estadio Fundazioaren instalazioetan?
Fundación Estadio Fundazioaren Arautegiaren arabera, instalazioetan sartu ahal izateko, ezinbesteko betekizunak dira abonatua izatea eta dagozkion kuota guztiak ordainduta edukitzea.

Fundacion Estadio Fundazioan abonatuta dauden pertsonek izaera horri dagokion egiaztagiria —txartel pertsonalizatua— erabili behar dute esparruan sartzeko zein irteteko, eta instalazioen barruan Fundazioko enplegatuek hura erakusteko eskatu dezakete.

Horretarako egiaztagiria —txartel pertsonalizatua— pertsonala eta erabat besterenezina da. Agiri hori lagatzeak, bai halaber, beste pertsona batzuk iruzur eginda sartzea errazteko laguntzeak edo halakoan parte hartzeak berehala ekarriko dute abonatuari baxa ematea.

Fundación Estadio Fundazioan abonaturik ez dauden pertsonak instalazioetan sartu ahal izateko, beti etorri beharko dute abonatua den norbaitekin eta sarrera ordaindu beharko dute; sarreraren zenbatekoa urtero ezarriko da prezioen zerrendan.

Gerta daiteke, norbanakoak nahiz taldeak Estadio fundazioak baimenduta egotea instalazioetan sartzeko; halako kasuetan, dagokien dokumentazioa tramitatuko zaie.

Kirol-, kultura- nahiz jolas-gertakariak daudenean, sartzea libre edo ordainduta izan daiteke, abonatuentzat zein abonatu gabeentzat. Kasu bakoitzean Fundazioaren Batzorde Betearazleak ezarriko ditu prozedura eta baldintzak.

Estadion sartu daiteke bizikletaz, baina ez dago baimenduta, inolaz ere, harekin esparruan ibiltzea; beraz, instalazioetan dagoen artean bizikleta aparkatu egin behar da hartarako prestatutako lekuetan. Ezta ere ez dago baimenik patinetan, patinetean edo skateboardetan ibiltzeko.

Ez dago animaliak sartzeko baimenik, edozein dela ere mota, ezta ere ezin da sartu pertsonentzat arriskugarria izan daitekeen gauzakirik.


2.Estadio irekitzeko Egutegia eta Ordutegia.

Instalazioen ordutegia etengabea da 7:00 eta 22:00 bitartean, lanegunetan, eta 8:00 eta 22:00 bitarteetan, larunbat, igande eta jaiegunetan, urteko egun guztietan, eta bakarrik ixten dugu abenduaren 24ko eta 31ko arratsaldeetan eta, egun osoz, abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta irailaren azken ostiralean.

Egon daitezke kolektibo antolatuak, instalazioak ordutegi horretatik kanpo erabili ditzaketenak, baina Fundación Estadio Fundazioak baimendurik.

Fundazioaren Arautegiari jarraiki, instalazioak eta zerbitzuak ireki eta ixteko egutegia eta ordutegia Batzorde Betearazleak xedatuko ditu, gizarte-komenetziaren edo urteko sasoiaren arabera, nahiz beste arrazoiren batengatik. Orobat, Caja Vital Kutxak, kirolgunearen jabea denez gero, beretzat atxikitzen du Estadioren instalazioak eta zerbitzuak, zati batez nahiz osorik, erabiltzeko eskubidea, hala interesatzen zaionean bere gizarte-jardueretarako.


3. Nola erreserbatu instalazioak nahiz zerbitzuak

Erreserbatu ahal dira, kasu bakoitzerako ezarritako prozedurez eta baldintzetan, tenis, padel eta squasheko pistak, pilota-lekuak, masajea, jarduerak, mahai-teniserako mahaiak, futbol-zelaia, Aula Estadio Aretoa, beste gelak eta Ostalaritzako zerbitzu batzuk.

Erreserbak Estadioren Harrera-gunean egiten dira, telefonoz zein Internetez, "Estadio online"n –Ostalaritzako zerbitzuak izan ezik—, unean bertan zein aldez aurretik. Erreserbaren ordainketa banku-helbideratzearen bitartez egiten da eta beharrezkoa da erreserbaren titularrak erreserba hori baliatzea.

Abonatuta ez dauden pertsonek ezin egin dezakete instalazioen ez zerbitzuen erreserbarik; erreserbaren titularrari lagunduz bakarrik erabili ditzakete haiek, eta dagokion sarrera ordaindutakoan.

Hileko zozketaren bitartezko aldez aurreko erreserbek ahalbidetzen dute, erreserba bat baino gehiago egitea hilabeteren barruko aurretiaz.

Unean bertan erreserbatzeko, Harrera-gunean edo Atezaindegian aurkeztu behar zara, erreserbatu nahi den ordua baino lehenago.

Instalazioko enplegatuek erreserbaren ordezkagiria erakusteko eskatuz gero, erakutsi egin behar zaie; hortaz, hura aldean edukiko da, instalazioa erabiltzen ari garenean. Ezin gainditu daiteke erreserbaren denbora.

Eguraldiaren ondorioz aire zabaleko instalazioren bat ezin erabili denean eta instalazio horren ordez estalpeko beste bat hautatzeko aukerarik ez dagoenean, Harrera-gunean trukatu ahal da dagokion erreserba, eta haren ordez, eskura dagoen estali bat erabili.

Jarduerak —ikastaroak nahiz saio solteak— edo zerbitzuak erreserbatzeko, hori ere Harrera-gunean—aurrez aurre nahiz telefonoz— zein Internetez egin dezakezu.

4. Instalazioak nola erabili
Instalazioak erabili behar dira, bakoitzari berez dagokion kirol mota egiteko eta modalitateari eta instalazioari dagokien janzkera, oinetako eta kirol-material egokiarekin. Ezin jan daiteke joko-guneetan ez jantzi-geletan.

Zuen laguntasuna behar dugu instalazioak eta zerbitzuak mantentzeko. Mesedez, jarraitu arauei eta enplegatuen oharrei.

Mesedez, lagundu lekua garbi edukitzen: erabili paperontziak, edukiontziak eta hautsontziak eta utzi dena zeuk aurkitu nahiko zenukeen bezala. Ura eta argindarra zentzuz erabili, eta jagon beste pertsonekiko bizikidetza. Aldageletan eta igerilekuetan ez ahaztu txankletak erabiltzea

Tabakismoaren kontrako 28/2005 legeari jarraiki, Estadion ezin erre daiteke, aire zabaleko guneetan izan ezik.

5.1. Arropazaindegia y cesión de material
Arropazaindegiko zerbitzua banakako armairu txanpon eta giltzazkoen bidez egiten da. Armairuko giltza galtzeak edo apurtzeak berori ordaindu beharra ekarriko du, prezioen zerrendan ezarritako zenbatekoa zehazki. Hala gertatzera, eta armairu barruko gauzak atera nahi izanez gero, jo ezazu Fundación Estadio Fundazioko enplegatuengana. Armairuek irekita eta hutsik geratu behar dute instalazioak ixteko unean.

Baditugu armairu bereziak, urte osorako erreserba eginda erabiltzen direnak, norberaren kirol-gauzakiak eraman eta ekartzen ez ibiltzeko, eta hamaka-zerbitzua ere bai, eguraldi oneko sasoirako. Bi zerbitzu horiek erreserbatu egin behar dira eta bakoitzari dagokion zenbatekoa, prezioen zerrendan ezarritakoa, ordaindu.

Ile-lehorgailuak doan erabiltzeko dira; mesedez, erabili itzazu egokiro.

5.2. Material-lagapena
Fundación Estadio Fundazioak ez du jardueretarako kirol-materialik lagatzen, Fundazioak berak antolatutako jarduerei berez dagokiena izan ezik.

6.- Fundación Estadio Fundazioaren instalazioak eta zerbitzuak

6.1. Igerileku estaliak
- Ezaugarriak: Hiru igerileku klimatizatu, igerileku bat 25 x 12,5 m-koa eta 1,4 eta 2 m bitarteko sakoneraduna; tenperatura 27ºC, eta tribunaren edukiera 200 pertsonarentzakoa da. Eta bi igerileku igeri egiten ikasteko, bata, 8 x 12 m-koa eta 31ºCko tenperaturarekin, eta bestea, 16 x 10 m-koa, 27ºCko tenperaturarekin, eta biak, 0,9 m sakon
- Jarduerak: igeriketa, aquagyma eta Fundazioak antolatzen dituen beste batzuk
- Erabilbidea: libre.
- Erabilera-arauak: bainatu baino lehen dutxatu egin behar da; uretan bainu-txanoa eta kanpoan txankletak jantzita ibili behar da. Ezin erabili daiteke baloirik, koltxonetarik, uretako betaurrekorik, ez aletarik edo hegatsik, salbu eta Fundazioak berak antolatutako eta programatutako jardueretan
- Beste kontu batzuk: Sorosleen zaintzapean daude etengabe

6.2. Altxa-pisuen gela
- Ezaugarriak: Gelan badaude muskulazio-tresneria eta jarduera kardiobaskularrak egiteko tresnak
- Jarduerak: Mantentze fisikoa, muskulazioa eta errehabilitazioa
- Erabilbidea: libre, 14 urtetik gorakoentzat.
- Erabilera-arauak: eskuoihal txiki bat eta kirol-oinetako garbiak erabili behar dira.

6.3. Gimnasioa
- Ezaugarriak: 600 m²ko aretoa; zoru edo beheangaina zurezkoa da, eta baditu ispiluak, barra, horma-barrak eta gimnastika artistikorako eta suediarrerako tresnak
- Jarduerak: aerobic, gimnastika artistikoa, gorputz-hezkuntza, egokitzapen eta prestaketa fisikoa, mantentze-gimnasia, dantza eta Fundazioak berak antolatutako eta programatutako beste batzuk
- Erabilbidea: libre, 14 urtetik gorakoentzat, Fundazioak berak antolatutako eta programatutako jardueren ordutegian izan ezik
- Arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da

6.4. Pilotaleku estaliak
- Ezaugarriak: 3 pilotaleku: bat, 40 m-koa, 400 lagunentzako harmailaduna, eta bi, 20na m-koak
- Jarduerak: Euskal pilotako espezialitate guztiak —trinketa izan ezik¬¬— eta frontenisa, eta Fundazioak berak antolatutako eta programatutako beste batzuk
- Erabilbidea: aldez aurretik erreserba eginda
- Arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da, eta zesta-punta eta palako espezialitateetan kaskoa ere erabili behar da

6.5. Squash
- Ezaugarriak: 2 squash-pista, arauzko luze-zabaleradunak eta zurezko zorudunak
- Jarduerak: squasha
- Erabilbidea: aldez aurretik erreserba eginda
- Arauak: kirol-oinetako garbia eta zoru edo beheangaina urratuko ez duena erabili behar da.


6.6. Tenis
- Ezaugarriak: 3 tenis-pista: 2, estaliak, eta 1, estalgabea; arauzko luze-zabalerak dituzte eta gainazala tennis-quickezkoa edo sintetikoa da, eta argiztapen artifiziala dute.
- Jarduerak: tenisa
- Erabilbidea: aldez aurretik erreserba eginda
- Arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da

6.7. Padel
- Ezaugarriak: 4 pista: 2, estaliak, eta 2, estali-estalgabek; arauzko luze-zabaleradunak, gainazala belar artifizialezkoa eta argiztapena ere artifiziala.
- Jarduerak: padela.
- Erabilbidea: aldez aurretik erreserba eginda
- Arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da

6.8. Futbol-zelaia
- Ezaugarriak: 50 x 20 m luze-zabaleradun futbol-zelaia; gainazala belar artifizialezkoa eta argiztapena ere artifiziala
- Jarduerak: futbola eta Fundazioak antolatutako eta programatutako beste batzuk
- Erabilbidea: librea edo, egun eta ordutegi zehatz batzuetan, aldez aurretik erreserba eginda
- Arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da

6.9. Haur-parkea
- Ezaugarriak: belar naturalezko eta artifizialezko jolasgunea; joko egokituak eta argiztapen artifiziala
- Jarduerak: jolasa
- Erabilbidea: libre, 12 urtetik beherakoentzat
- Arauak: 12 urtetik gorakoek ezin erabili dezakete

6.10. Kanpoaldeko igerilekuak
- Ezaugarriak: 3 igerileku: bat, irregularra, 50 x 10 eta 30 m bitarteko zabalerekin, eta sakonera, 1,40 eta 1,80 m bitartekoa; beste bat, 50 x 18 m-koa, jauzietarako jauslekuduna, palankekin eta jauzi-oholekin, eta sakonera, 1,45 eta 5 m bitartean –azken hori jauzien murgil-gunea—-, eta bestea, haur-igerilekua, jolaserako, lau sakonera desberdinekoa —gehienez. 0,6 m— eta zenbait zurrustarekin
- Jarduerak: igeriketa eta Fundazioak berak antolatutako eta programatutako beste batzuk
- Erabilbidea: Libre, uda-sasoian —ekainetik irailera—
- Arauak: bainatu aurretik dutxatu egin behar da, eta bainu-txanoa —ile luzearekin— eta txankletak erabili
- Beste kontu batzuk: sorosleen zaintzapean daude etengabe

6.11. Pilota-leku desestalia.
- Ezaugarriak: 20 m.
- Jarduerak: euskal pilotako espezialitate batzuk —eskuz eta paleta— eta frontenisa.
- Erabilbidea: libre

6.12. Saskibaloiko jokalekuak
- Ezaugarriak: 2 saskibaloi-jokaleku, 26 x 14 m luze-zabalerakoak, eta zoru mineralezkoak —hormigoi leundua eta galtzadarria—
- Jarduerak: saskibaloia eta Fundación Estadio Fundazioak antolatutakoak eta programatutakoak
- Erabilbidea: libre

6.13. Sauna eta lurrun-bainua
- Ezaugarriak: finlandiar sauna eta lurrun-bainua, gizonezkoak eta emakumezkoak —bananduta—, bakoitza 12 lagunentzako lekuarekin
- Jarduerak: finlandiar sauna eta lurrun-bainua
- Erabilbidea: esperimentu gisa, libre, 18 urtetik gorakoentzat eta kontraindikaziorik gabe
- Arauak: beharrezkoa da aldez aurretik dutxatzea, eskuoihal batean jesartzea edo etzatea eta txankletak erabiltzea. Arriskuak ekiditearren, osasun-azterketa eginda edukitzea aholkatzen dugu

6.14. Tanis aretoa
- Ezaugarriak: areto bat, 150 m²koa; zurezko zorua du, ispiluak eta egoera fisikoa lantzeko tresneria
- Jarduerak: aerobica, baltseoa, body pump, body combat, prestakuntza fisikoa, erlaxazioa, mantentze-gimnasia, gimnasia terapeutikoa, yoga, tai xi, dantza eta Fundazioak berak antolatutako eta programatutako beste batzuk
- Erabilbidea: Fundazioak berak antolatutako eta programatutako jardueretarako bakarrik.
- Arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da

6.15. Fitness zerbitzua
- Ezaugarriak: areto bat, 350 m²koa, zoru sintetikoduna, muskulazio, errehabilitazio eta jarduera kardiobaskularreko tresneriarekin
- Jarduerak: mantentze fisikoa, muskulazioa eta errehabilitazioa
- Erabilbidea: zerbitzua jaso aurretik, ordaindu egin behar da
- Erabilera-arauak: eskuoihal txiki bat eta kirol-oinetako garbia erabili behar dira.
- Beste kontu batzuk: pertsona espezializatuek atendituta etengabe

6.16. Boulder
- Ezaugarriak: panel erretxinaztatuko pareta; 100 m2 baino gehiago du, eta inklinazio-angelu desberdinak bertikalean zehar, 70ºrainoko makurguneekin, eta 600etik gora atxikirekin
- Jarduerak: kirol-eskalada
- Erabilbidea: libre, 14 urtetik gorakoentzat
- Erabilera-arauak: kirol-oinetako garbia erabili behar da

6.17. Masaje-zerbitzua
- Ezaugarriak: Masaje-gela, ohatila elektrohidraulikoduna.
- Jarduerak: Masaje terapeutikoa eta kirol-masajea.
- Erabilbidea: aldez aurretik erreserba eginda
- Erabilera-arauak: garaiz iritsi behar da.

6.18. Aula Estadio Aretoa
- Ezaugarriak: ekitaldi-aretoak 80 lagunentzako edukiera du eta ikus-entzunezko eta aldi bereko itzulpenerako tresneria ere badu, eta aire egokitua
- Jarduerak: hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak, gizarte-ekitaldiak, aurkezpenak, proiekzioak, Fundazioak antolatu edota programatutakoak
- Erabilbidea: aldez aurretik erreserba eginda

6.19. Gizarte-aretoa
- Ezaugarriak: aretoan bi giro desberdin daude: batean, egongela eta TB, eta bestean, mahai-jokoetarako gunea, dagozkien altzariak eta guzti
- Jarduerak: irakurtzea, TB eta mahai-jokoak
- Erabilbidea: libre,18 urtetik gorakoentzat.

6.20. Ikasketa-aretoa
- Ezaugarriak: aretoak 150 m² baino gehiago ditu, eta baditu altzariak, hiztegiak eta Interneterako sarbidea
- Jarduerak: irakurtzea eta ikastea, eta Fundazioak antolatutako eta programatutako beste batzuk
- Erabilbidea: libre
- Erabilera-arauak: isilik egon behar da
- Beste kontu batzuk: ikasturtean zehar, astelehenetik ostegunera, arratsaldez; badaude enplegatuak haurrei laguntzeko

6.21. …

6.22. Kafetegia eta ostalaritza
- Ezaugarriak: bar, kafetegia, jantokia eta vending, eta udan, self-servicez gain, kioskoa, ogitartekoak eta trena
- Erabilbidea: libre eta Fundazioak ipinitako prezioekin.

6.23. Jarduera fisikoko ikastaroak
- Ezaugarriak: kirola egiten hasteko eta parte hartzeko ikastaroak, adin-multzo guztietarako eta jarduera eta ordutegi ugarirekin; Fundazioak antolatzen ditu, epealdi zehatz bat irauten dute eta hartarako gaitutako pertsonek ematen dituzte
- Jarduerak: aerobica, aquagyma, egoera fisikoa, gorputz-hezkuntza, mantentze-gimnasia, adinekoentzako gimnasia, golfa, tai xi, igeriketa, padela, pilota, halterofilia, yoga ... eta Fundazioak antolatutako beste batzuk
- Erabilbidea: egunen eta ordutegiaren arabera, izen-ematea aldez aurretik eginda, ezarritako prozedura eta baldintzen arabera —prezioa, instalazioa, leku kopurua…—

6.24. Kirol-elkarteak
- Ezaugarriak: Fundazioari lotuta daudela, errendimendua dute helburu, eta lehiaketa ofizialetan parte hartzen dute
- Jarduerak: gimnastika artistikoa, tenisa, padela, igeriketa, triatloia, halterofilia eta pilota
- Erabilbidea: zuzenean jo elkarteetara, instalazioetan bakoitzak daukan bulegora joanda

6.25. Abonatuen arteko txapelketak
- Ezaugarriak: Fundazioak urtean zehar zenbait kirol motatako txapelketak antolatzen ditu, abonatuek parte hartzea helburu
- Jarduerak: pilota, frontenisa, padela, futbola, saskibaloia eta Estadio Kirol Elkartea Fundazioak antolatutako beste batzuk
- Parte hartzeko modua: aldez aurretik izen-ematea betez. Informazio gehiago nahi izanez gero, Harrera-gunean galdetu

6.26. Beste kirol-elkarte batzuekiko hartu-emanak
- Ezaugarriak: Fundazioak elkarrekiko hartu-emanak ditu antzeko ezaugarridun beste kirol-elkarte batzuekin. Informazio gehiago nahi izanez gero, Harrera-gunean galdetu
- Parte hartzeko modua: txartela aurkeztea eta kuotak ordainduta edukitzea


7.- Beste baliabide batzuk

7.1. Megafonia
Fundazioak badu megafoniako barne zerbitzu bat, abonatuak eta erabiltzaileak informatzeko, eta Harrera-gunetik ematen da. Abisu pertsonalak oso premiazkoak direnean bakarrik emango dira

7.2. Galdutako gauzak
Fundazioak ez du erantzukizunik erabiltzaileei instalazioetan edota zerbitzuetan galtzen zaien materialarekin ez jantziekin

Galdutako gauzen zerbitzua Atezaindegian dago, 10:00etatik 12:0etara eta 17:00etatik 20:00etara; zerbitzuak enplegatuen zein abonatuen eta erabiltzaileen bitartez jasotzen ditu ahaztuta utzitako materiala eta jantziak. Eskerrik asko zure laguntzagatik

7.3. Abonatuen iradokizunak eta erreklamazioak
Fundazioak badu zerbitzu bat erabiltzaileek instalazioei eta zerbitzuei buruz egindako iradokizunak edota kexak bideratzeko. Zure iritzia jakin nahi dugu

7.4. Istripuetako erantzukizuna
Fundazioak ez du erantzukizunik, kirola egitean edo instalazioak erabiltzean erabiltzaileak jasandako istripuetan

Gure instalazioetan istripuak nahiz gorabeherak gertatzen direnerako, Fundazioak badu estaldura egokia, etorri daitezkeen erantzukizun zibileko erreklamazioetarako

Aldizka kirol mota bat zein gehiago egiten duten pertsonei aholkatzen zaie, informatu dadila kirol bakoitzari dagokion federazio-lizentzia edukitzearen abantailez

7.5. Publizitatea eta propaganda
Fundazioan beti saiatzen gara geure abonatuak gure jardueren gainean etengabe informatuta edukitzen. Horretarako argitaratzen dugu Fundación aldizkaria, eta sarriago ere hedatzen dugu informazioa geure pantailen, posta elektronikoen, web orriaren, SMSen, toki-hedabideen edo beste euskarri batzuen bitartez

Horregatik ere, gustatuko litzaiguke gure abonatuek euren ere laguntzea hobeto ematen gure jardueraren berri

7.6. Larriuneetarako prozedura
Instalazioetan larriuneak —istripuak, lesio larriak, suteak…— gertatzen direnean, albait arinena jakin eragin behar zaio lehenen aurkitzen den instalazioko enplegatuari —mantentze-lanetako enplegatuak, garbitzaileak, harrerakoak, kiroletakoak—, eta horrek jakingo du kasu bakoitzean zer egin

8.- Informazio hau eta Arau Osagarri hauek aldatzeaz
Fundazioak beretzat atxikitzen du informazio eta arau osagarri hauek, zati batez nahiz osorik aldatzeko eskubidea