Estadio online | ES | EUS
Menu

Estatutos

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeari jarraiki, Fundazioaren Estatutuetan honako hauek jasotzen dira izena, sortze-helburuak, helbidea, aginte-organoak…. Haien lehen bertsioa 1983an egin zen eta harrezkero, denbora igaro ahala,

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeari jarraiki, Fundazioaren Estatutuetan honako hauek jasotzen dira izena, sortze-helburuak, helbidea, aginte-organoak…. Haien lehen bertsioa 1983an egin zen eta harrezkero, denbora igaro ahala, egokitze-aldaketa txikiak izan ditu.


LEHENENGO TITULUA

FUNDAZIOAREN IZENA, HELBIDEA, IRAUPENA, XEDEA ETA
ONURADUNAK

1. artikulua

Fundazio bat eratzen da, "Estadio Sociedad Deportiva” (aurrerantzean Estadio Kirol Elkartea) izenekoa, zein Estatutu hauek arteztuko baitute, eta, haietan jasota ez legokeenaz bezainbatean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeari atxikiko zaio.

2. artikulua

Fundazioaren sozietate-helbidea Vitoria-Gasteiz hirian, Cervantes ibilbideko 20an, ezarri da, nahiz eta hori aldatu daitekeen Fundazioaren Patronatuaren erabakiz.

3. artikulua

Fundazioaren iraupena mugagabea da, eratze-egunetik, bere gizarte-jarduerari ekingo dion egunetik, hasita.

4. artikulua

Sozietatearen xedea eta helburuak.- Fundazioaren helburua da kirol-, gizarte-, kultura- eta aisialdi-jarduerak sustatzea zein egitea.

Horretarako, bere jardun-esparruan garatzen diren kirolak sustatu eta irakatsiko ditu, aginte-organoei dagokielarik jarduteko programen garapena. Saiatuko da eta begiratuko du kirolak egiteko instalazioen eta jolaserako zentroen mantentzea, eta halako jardueren kudeaketa ere egingo du.

Eta, oro har, egingo ditu jarduketa nagusien osagarri diren edo haietatik eratorri daitezkeen guztiak, edo haiekin lotura edo zerikusia dutenak.

5. artikulua

Fundazioak bere nortasun juridikoa du eta, halaber, erabateko gaitasun juridikoa eta jardutekoa, bera artezten duten arauen arabera.

6. artikulua

Fundazioaren onuradunak izango dira, Fundazioaren organo agintariek izen-ematea onartu dizkieten pertsona guztiak, inguruabar horren ondorioz abonatu maila izango dutelarik. Hartarako irizpideak izango dira orokortasuna, objektibotasuna eta inpartzialtasuna, eta muga bakarra izango da instalazioek zerbitzu egokia emateko gaitasuna.

Orobat, Fundazioaren onuradun izan daitezke, abonatuak izan gabe baina Fundazioaren helburuen araberako zeregina garatzen duten norbanako nahiz taldeak, baldin eta Fundazioaren organo agintariek baimena eman badiete instalazioetara eta zerbitzuetara sartzeko, kasuan kasuko baldintzetan eta, beti ere, aurreko lerroaldean ezarritako irizpideen arabera.



BIGARREN TITULUA

FUNDAZIOAREN ZUZKIDURA

7. artikulua

"Estadio Kirol Elkartea"k denetariko ondasunak eduki ditzake, eta haien emaitza, errenta eta irabaziak Erakundearen helburuetarako erabiliko ditu.

8. artikulua

Sortze-kapitala honako ondasun hauek osatuko dute:

Instalazioetan dauden altzariak, lanabesak eta izakinak, guztira balio dutela 6.031.465,- pezeta.

9. artikulua

Lehen zehaztutako kapitalaz eta hari Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxak, dohainik, egin diezazkiokeen ekarpen berriez gain, Fundazioaren ondarea denetariko ondasun (higigarri zein higiezin), balio eta eskudiruk osatuta egongo da, zeinahi ere den beroriek zein lekutan dauden sustraituta, eta honako jatorri hauetakoak:

a) Jasotzen dituen dohaintzak eta legatuak.
b) Estadioko instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko abonu-kuotak. Taberna-jatetxearen zerbitzuen etekinak. Beste zerbitzu berezi batzuen etekinak (jolas-makinak, tenis-pista, pilotalekua, etab.)
c) Instituzio publikoek nahiz erakunde pribatuek fondo galdura eman ditzaketen aurrerakinak, primak eta diru-laguntzak.
d) Bere ondasunetik ateratako emaitza eta
e) Dauzkakeen ondasunak administratuta geratzen den soberakina.

10. artikulua

Gorago aipatutako bitartekoen bidez Fundazioak lortu ditzakeen diru-sarrera guztiak honako honetara inbertituko dira:

a) Fundazioak egin behar dituen gastuak ordaintzen, administraziokoak, kirol arlokoak, gizarte eta kulturakoak eta jolasgarrietakoak barne.
b) Instalazioak erabiltzeagatik sortu eta Aurrezki Kutxari kontzeptu horren truke ordaintzen zaizkion gastuetan. Enplegatuen soldatak eta haiek eragindako beste gastu batzuk. Zergak, baldin baleude. Zerbitzuek funtzionatu dezaten beharrezko gastuak.
c) Kontratatutako beste edozein betebehar ordaintzen.

11. artikulua

Fundazioaren ondasunak eta errentak ulertuko dira, Fundazioa zein gizarte-ongintzazko helburutarako eratu den, hari atxiki eta esleitutzat.


HIRUGARREN TITULUA

FUNDAZIOAREN ARAUBIDEA ETA ADMINISTRAZIOA

12. artikulua

Patronatuari dagozkio Fundazioaren agintea, kudeaketa eta ordezkaritza.

13. artikulua

Legalki eratutako Patronatua da Fundazioaren ordezkaria eta haren erabakiak, legezko printzipioen eta Estatutu hauen arabera hartutakoak, betebeharrekoak dira kide guztientzat.

14. artikulua

Patronatua Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa Banku Fundazioaren Patronatuko kideek eta karguek osatuko dute. Fundazioaren Patronatuko eta Batzorde Betearazleko Presidentea, Presidenteordea eta Idazkaria Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa Banku Fundazioan kargu horietan diharduten berak izango dira. Fundazioko Zuzendaria Patronatuaren bileretara joango da.

15. artikulua

Patronatuaren deialdiak Presidenteak berak egingo ditu, bere ekimenez nahiz hura osatzen dutenen heren batek eskatuta, eta bilduko da sozietate-helbidean, nahiz deialdian adierazitako egunean adierazten den lekuan. Patronatuak, gutxienez, seihilekoan behin egingo du bilera.

16. artikulua

Erabakiak hartuko dira botoen gehiengoz eta deialdiaren eskakizunari, erabakion baliozkotasunari eta horretarako behar den quorumari eta bilera bera egiteko moduari dagokienez, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

17. artikulua
Patronatuaren batzarraldiez denaz bezainbatean, bakoitzari dagokion akta jasoko da, eta hor agertuko dira: hartutako erabakiak, batzarraldian egon direnen izenak eta guztira egon direnen kopurua; gero, bilera egin ostean onetsiko da, hala ezean, 15 eguneko epearen barruan Presidenteak eta bi mahaikidek. Onetsia izan den egunetik aurrera aktak indar betearazlea edukiko du.

18. artikulua
Patronatuaren ahalmenak, aipatzearren eta mugatzaile izan barik, honako hauek dira:
Fundazioaren izenean eta ordez agertzea Epaitegietara, Auzitegietara eta Ministerioetara, bai eta berorien langeletara eta Estatuaren, Autonomia-erakundeen, Lurraldeen, Udalen, Institutuen, Korporazioen, Elkargoen eta Fundazioen edozein motatako bulego publiko zein pribatuetara, maila eta mota guztietako auzibide, ekintza, kontratu eta auzietan, eta horietan esku hartu, sustatu, premiatu, jarraitu, erantzun eta bukatu mota guztietako espedienteak, aktak, epaiketak, asmoak eta tramitazioak. Aurretik esandako horiek helburu, ahalordeak egilestea edo ezeztatzea Auzitegietako Prokuradoreen eta Abokatuen alde, ohiko ahalmenekin. Ondasunak, higigarriak izan zein higiezinak izan, erostea, saltzea, trukatzea, administratzea eta, edozein tituluren bitartez, eskuratzea eta besterentzea. Kanbio-letrak, finantzazkoak eta merkataritzakoak, taloiak, txekeak eta beste efektu batzuk igortzea, negoziatzea, abalatzea, endosatzea, kobratzea, ordaintzea, deskontatzea, kontu hartzea, onartzea eta protestatzea; aurrezki-kontuak eta aurrezki-libretak, kontu korronteak eta kreditu-kontuak, berme errealdun, pertsonal nahiz balorezkoarekin, irekitzea, jarraitzea, baliatzea, aldatzea, ezeztatzea eta likidatzea eta haietarako adostasuna ematea; fidantzak eta gordailuak, behin behinekoak nahiz behin betikoak, eskudiru, balore edo beste ondasun batzuenak, eratzea, transferitzea, aldatzea, ezeztatzea eta kentzea; efektuak eta baloreak erostea, saltzea, trukatzea, pignoratzea eta negoziatzea eta haien interesak, dibidenduak eta amortizazioak kobratzea; zorrak, kredituak eta kopuruak, zeinahi ere diren, aintzatestea, onartzea, ordaintzea eta kobratzea; eta, oro har, aipatutako ahalmen guztiak egikaritzea, aktiboki nahiz pasiboki, edozeintzuk erakunde nahiz pertsona fisiko zein juridiko, agintari eta erakunderekin nahiz horien aurrean, baita badira ere Ogasun Ordezkaritzak, Ordaindegi Militarrak, Espainiako Bankua, Hipoteka Bankua, Kreditu Industrialeko Bankua, Tokiko Kreditu Bankuak, Nekazaritzako Kreditu Bankua eta haien sukurtsalak, bai halaber, erakunde, korporazio, elkargo, fundazio, publiko zein pribatu, Sozietate, Banku nahiz edozein motatako nahiz izeneko beste batzuekin edo haien aurrean. Lan-dokumentu eta lan-kontratuak egilestea eta sinatzea, enplegatuak hautatzeaz eta utzarazteaz ebaztea, bai eta haien eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak esleitzeaz. Fundazioaren kontabilitatea antolatu eta ikuskatzea, aseguru mota oro kontratatzea eta ezeztatzea, polizak eta gehigarriak sinatuz, Enpresaren posta-trukea eramatea eta baimentzea; Posta eta Telegrafo administrazioetatik, garraio-agentzietatik eta gainerako erakunde eta organismo pribatu zein publikoetatik jasoaraztea ziurtagiriak, gutunak, telegramak, paketeak, fardelak eta sorta-bidalketak, eta mota guztietako bidalketak egitea. Ahalordeak egilestea, zehazten dituen ahalmenekin; ahalmen hauek ordezkatzea, osorik zein zati batez; ahalordeak eta ordezkapenak kentzea; emandako aginduak eta ahalordeak onartzea, betetzea eta uko egitea eta, horretarako guztirako, beharrezko diren agiri publiko zein pribatu guztiak egilestea eta sinatzea.

19. artikulua

Fundazioaren Batzorde Betearazlea Patronatuak izendatutako kideek osatuko dute. Orobat, Batzorde Betearazlearen bileretara Fundazioko Zuzendaria ere joango da.

Patronatuak Batzorde Betearazlean eskuordetu ditzake, legearen mugapenekin, bere ahalmenak, guztiak zein batzuk. Baita ahalak edo baimenak eman ditzake ere ekintza bat edo gehiagorako, edozeintzuk pertsonaren alde, are ordea egiteko ahalmenekin ere.

Legearen mugapenez gain, Patronatuak ezin eskuordetu ditzake ondasun higiezinei eragiten dieten ekintzak eta jarduketak, zeinahi motatakoak izanda ere.

20. artikulua

Patronatuko osakideen karguak erabat doakoak dira.

21. artikulua

Patronatuaren Batzan kargu hutsen bat gertatuz gero, beste osakideek hartutako erabakiz beteko da.

22. artikulua

Batzorde Betearazlea Presidenteak deialdia egiten duen bakoitzean bilduko da. Bilera baliokoa izateko, gutxienez lau osakidek egon behar dute, eta erabakiak bileran daudenen botoen gehiengo soilez hartu beharko dira.

LAUGARREN TITULUA

SOZIETATE-URTEA, BALANTZEA, AURREKONTUA, KONTUAK ETA OROITIDAZKIA

23. artikulua

Sozietatearen ekitaldia urte bakoitzeko urtarrilaren batean hasiko da eta abenduaren hogeita hamaikan bukatuko. Salbuespen gisa, ekitaldi hau Fundazioa sortzen den egunean bertan hasiko da eta 1983ko abenduaren 31n bukatuko

24. artikulua

Fundazioaren Balantzea, Aurrekontua eta sozietatearen ekitaldian garatutako jarduerak azaltzen dituen Oroitidazkia Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak eta berori garatzen duten arauek ezarritako epeen barruan formalizatu behar dira.

BOSGARREN TITULUA

FUNDAZIOAREN ALDATZEA, LIKIDAZIO ETA IRAUNGITZEA

25. artikulua

Fundazioak bere Estatutuak aldatzea sustatu dezake, beti ere komenigarri ikusten badu haren interesentzat eta Erakunde Sortzaileak horrekiko adostasuna adierazten badu.

26. artikulua

Fundazioa iraungiko da Patronatuak hala erabakitzen badu, Kode Zibileko 39. artikuluan jasotako balizkoetan, beti ere, manu horren arabera, aldatze-espedienterako kausa sortzen ez badute, eta likidazioa burutuko da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legean xedatutako eran

27. artikulua

Fundazioaren likidazioa burutuko duten pertsonak, desegitea erabakitzen duen Batza berak izendatutakoak izango dira, kopuruak, nahitaez, bakoitia izan beharko duelarik.