Estadio online | ES | EUS
Menu

Nordic walking

Nordic walking
Jar ezazu sasoian zeure gorputz osoa, makilen laguntzarekin. Teknika atsegina, gozoa, eraginkorra eta efizientea erabiliz, zure indarra, iraupena eta koordinazioa hobetuko dituzu.

Jar ezazu sasoian zeure gorputz osoa, makilen laguntzarekin. Teknika atsegina, gozoa, eraginkorra eta efizientea erabiliz, zure indarra, iraupena eta koordinazioa hobetuko dituzu.

Jarduera urritik abendura bitarte egingo da, eta apiriletik ekainera. Ordu eta erdiko saioak izango dira.
18 urtetik gorakoak
- Osasuna (hastapenak): astearteetan, 18:30ean.
- Sport (mantentzea eta entrenatzea): astearte edo ostegunetan, 18:30ean.
55 urtetik gorakoak, SENIOR!, asteazkenetan 10:00etan.

Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez

Martxa nordikoa (ingelesez, nordic walking) jendartean oso ezaguna ez den kirol diziplina bat da, baina egunez egun jende gehiago erakartzen du, erraza baita egiten eta ikasten, eta egokia baita edozein adinetarako. Eta izenak beharbada bestela pentsaraziko digun arren, gehienbat elurrik gabe egiten den kirol bat da.

Funtsean, oinez egiten den ohiko martxaren hobekuntza bat da, makilen laguntzarekin egiten dena; hala ere, teknika askoz zabalagoa du. Martxa nordikoan aritzeak onura ugari dakartza osasunerako. Besteak beste, gaitasun kardiobaskularra hobetzen da, bizkarreko giharrak indartzen dira, eta osteoporosia prebenitzen da.