Estadio online | ES | EUS
Menu

Patronatua

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen 9/2016 Legeari jarraituz, Estadio Vital Fundazioaren gobernu organo gorena haren patronatua da. Bere jardueraren kontu ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeari (9/2016 Legea, 2016ko ekainaren 2koa) eta Vital Estadio Fundazioaren Estatutuetako 14. artikuluari jarraituz, Fundazioaren gobernua, kudeaketa eta ordezkaritza Patronatuari dagokio.

Patronatua Fundazioaren ordezkari da, eta haren erabakiak nahitaez bete beharrekoak dira Fundazioaren kide guztientzat.

Patronatuaren osatzaile dira Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxa Banku Fundazioko Patronatuko karguak eta kideak. Fundazioaren Patronatuko eta Batzorde Betearazleko lehendakari, lehendakariorde eta idazkari izango dira Gasteizko eta Arabako Aurrezki Kutxa Banku Fundazioan kargu horiek dituztenak. Patronatuaren bileretara joango da Fundazioko zuzendaria.

Patronatua sozietate egoitzan edo beste toki batean biltzen da, gutxienez sei hilean behin, eta haren ahalmenak Fundazioaren Estatutuetako 18. artikuluan adierazita daude.

Patronatua osatzen duten karguak erabat dohainik dira. Karguren bat hutsik geratzen denean, gainerako kideen erabakiz betetzen da.

Patronatuak Batzorde Betearazle bat izendatu du, Fundazioa kudeatzeko.

Patronatuak, gainera, unean-unean egoki deritzen kultura, kirol edo aisia batzordeak eratu ditzake.