Estadio online | ES | EUS
Menu

Nola abonatu?

Nola  abonatu?

Estadio Vital Fundazioko abonatu egiteko, alta-eskabidea bete behar duzu, bertan zeure datuak ipini —banku-datuak barne— NANen edo familia-liburuan oinarrituta, eta argazki bat ekarri.

Abonatu motak:

a) Helduak: 16 urtetik gorako pertsonak, sexu bietakoak, adin hori betetzen duten urtetik aurrera, berori barne.
b) Umeak: 16 urtetik beherako pertsona guztiak.
c) Aldi baterako eszedentziak: Aldi baterako baja eskatu dezakete, Arabatik kanpo aldi baterako biziko diren pertsonek, baldin eta epealdi hori bada urtebetetik gorakoa eta bost urtetik beherakoa. Aldez aurretik, bizileku berria egiaztatzen duen ziurtagiria ekarri beharko du.

Kuotak:

a) Sarrera-kuota (abonatu berrientzat)
b) Urteko kuota

Kuota mota orokor bat ezarri dugu abonatu mota bakoitzarentzat. Gero, kuota mota bakoitzaren barruan ere deskontuak egon daitezke inguruabar orokor eta objektibo batzuen arabera, hala nola: adina, familia ugaria izatea, Arabatik kanpo bizi den ikaslea, eta beste horrelako zenbait.

Estadio Vital Fundazioaren Batzorde Betearazleak ezarriko ditu urtero prezioen zerrendan, kuota arruntaren zenbatekoa eta gainerako zerbitzuena; era berean, berak xedatuko ditu deskonturako eskubidea duten taldeak eta horietako bakoitzaren kasuan aipatu kuotatik kentzeko aplikatuko den portzentajea.

Fundazioaren Batzorde Betearazlearen eskumenak dira da abonatu kopurua xedatzea eta abonatu berriak onartzeko baldintzak ezartzea, Fundazioaren Estatutuen arabera, betiere.

Ezarritako urteko kuota ordaintzen ez duten abonatuek bere kabutan galduko dute abonatu-izaera

Deskontuak (urteko kuotatik kentzeko):

a) Ikaslea: % 50, Arabatik kanpo bizi eta ikasten ari diren 25 urtetik beherakoentzat.
b) Familiagatik: % 10, Familia Ugariaren Agiria daukatenentzat —ez da metagarria ikasle-deskontuarekin—.
c) Mendekotasunagatiko deskontua: 2. edo 3. mailako mendekotasuneko egoera onartua dutenek, Estadion, % 50eko deskontua goza dezakete urteko kuotan (ezin da metatu ikasle deskontuarekin edo familia ugariarenarekin). Aski duzu harrera lekura ekartzea mendekotasun horren egiaztagiria, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Orientatzeko eta Balioesteko Zentroak emana. Mendekotasuna behin-behingoz aitortuz gero, dokumentazioa urtero aurkeztu beharko da (azaroaren 2tik abenduaren 31ra bitartean).

Salbuespenak (sarrera-kuotan bakarrik):

a) Abonatuen seme-alabentzat, alta formalizatzen bada haiek 3 urte dutela.

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauei jarraituz, jakinarazten dizugu: zuk guri emandako datuak (zeureak edo hirugarrenenak, haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekiko harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko duela entitate honekin abonatutzat (abonatu arrunta, berezia, aldi baterakoa), gonbidatutzat, erabiltzailetzat, hornitzailetzat, kolaboratzailetzat duzun negozio harremana behar bezala aurrera eramateko, kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatu edo antolatutako jarduera eta ekitaldietako izen ematea eta parte hartzea kudeatzeko, eta gure jarduera nahiz zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.