Estadio online | ES | EUS
Menu

Irailak 7: Haurrentzako jaia

Irailak 7: Haurrentzako jaia
Iraileko lehen larunbatean, Estadion dagoeneko tradizio bihurtu denez, haurrentzako jaia ospatuko dugu, ukitu bereziarekin: puzgarriak, piraguak, lantegiak, urpekaritza, kalegirak, magia, kontu kontalariak, berbena...

Irailaren 7ean, larunbata, 11:00etatik aurrera, haurrentzako jaiaren agertokirik hoberena izango da Estadio. Urtero gaiak aldatzen dira, programazio zabala izanik (jokoak, lantegiak, kirolak, ikuskizunak...) eta, bukaeran, askaria eta berbena, Estadioko txikitxoenei gozarazteko, haien udaldiari ia amaiera emanez, ikastetxera itzultzeko ordua hurbiltzean.

Haurrentzako jaiaren giroa ikusgai duzu itzazu aurreko ekitaldi bateko bideo honetan eta 2013ko jaiko 2018 argazki sailan

Parte har ezazu Argazki Digitala eta Mugikorra lehiaketan!

Hona hemen jaiaren egitaraua 19':

11 h Uretako parkea puzgarriekin, kayak, Padelsurfa eta urpeko igeriketa... familia, tranpolin eta gazte igerilekuetan; puzgarriak diren Big Baller, Elefantearen Konbo Haundia eta Tigre laranja (5 urtetik beherakoentzat gomendatua) eta eskalada murrua haur eta familiaren igerilekuen zelaietan; giza futbolina eta hipodromoa (8 urtetik gorakoentzat gomendatua) tenis pistan; eta familian jolasteko txokoak (5 urtetik beherakoentzat gomendatua) sarrerako lorategian, 13:45ak arte.
11.30 h Txupinazoa eta ‘Master Chef’ kalejira Esti eta Eladiorekin, eta buruhandiak
11.45 h Graffiti, matasuegra, urtebetetze txano, xafla, globoflexia eta puxika berezi tailerrak saskibaloi jokalekuan, eta makillatzeko eta ilea apaintzeko gailuak gazte eraikinaren aurrean, 13:45ak arte.
13.30 h ‘Master Chef’ kalejira eta buruhandiak, jauzi-oholeko jauzien erakustaldia eta ‘El Chef... que hizo chof!’ jauzia, tranpolineko igerilekuan.
14.30 h Bazkaltzeko atsedenaldia.
16.30 h Goizeko jarduera berberak, igerilekuetan, zelaietan, tenis pistan, sarrerako lorategian; eta feriako jolasak ‘La Gran Kermese’ saskibaloi jokalekuan, 19:15ak arte..
16.45 h Txotxongiloak: ‘Bidaibizitzen’ (3 – 7 urte bitartekoentzat gomendatua), udako buffet-plazan.
17.35 h ‘Astokillo Circus’, Estadion barrena.
18.30 h Askariaren banaketa1, Ikasketa 2. Gelan, 19:30ak arte.
19.15 h Diskofesta: ‘Gora Kasete’ arituko da saskibaloi jokalekuan.
20.45 h Jaiaren bukaera.
Askaria, etortzen diren 13 urte baino gutxiagokoei emango zaie, ez beste inori. Baldintza horiek betetzen ez badituzu, mesedez, ez jarri ilaran. Zure abonatuaren txartela erakutsi behar duzu. Glutenik gabeko askaria behar baduzu, eskatu guri.