Estadio online | ES | EUS
Menu

Ikasteko Gela

Ikasteko Gela
Toki ezin egokiagoa ikasketetako etxeko lanak egin, azterketak prestatu, lan egin, irakurri… behar dutenentzat; irekita urtean 362 egunetan, astean 7 egunez, eta WiFi gunean, eta Estadion bertan.

Toki ezin egokiagoa duzu eskura zeure ikasketetako etxeko lanak egiteko, azterketak prestatzeko, lan egiteko, irakurtzeko…., Estadioren egutegi zabalarekin: urtean 362 egunetan irekita, astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean, eta asteburu eta jaiegunetan, 8:00 eta 21:30 bitartean, eta instalazio eta zerbitzuz inguratuta.

Ikasteko Gela Gazte Eraikinean dago, WiFi gunean, eta terraza handi batera irten daiteke, behar duzunean aire pixka bat hartzeko.

Inork hartzen ez badu behar duena baino leku handiagoa, Gelak 100 lagunentzako tokia dauka. Mahaietan leku-banantzaileak daude, kontzentratzea errazteko. Gainera, beste areto bat du erantsita, Gazte Kluba, hitz egiteko, zerbait hartzeko, indarberritzeko nahiz telefonoz hitz egiteko. Izan kontuan, Gela dela irakurtzeko eta ikasteko leku bat, eta isilik egon behar dela eta besteak errespetatu behar direla.

Ikasteko Gelan, gainera, hainbat hiztegi aurkituko dituzu zenbait hizkuntzatan, eta etxeko lanekin laguntasuna behar dutenentzat, Jon Koldoren laguntza baliatu daiteke: astelehenetik ostegunera, 17:30 eta 20:00 bitartean.

Arauak:
1. Ikasteko Gelaren eginkizuna irakurtzeko eta ikasteko leku bat izatea da. Mesedez, egon isilik eta errespetatu besteak
2. Ikasteko Gelaren egutegia eta ordutegia honako hauek dira: astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean, eta asteburu eta jaiegunetan, 8:00 eta 21:30 bitartean, Estadio bera irekita dagoen egun guztietan. Salbuespen gisa eta beharrezko aurreabisua jakinarazita, gerta daiteke zerbitzuz kanpo geratzea, programatutako jarduera bereziren baten kariz.
3. Altzariak erabili itzazu behar den bezala, eta ez hondatu. Mesedez, ez itzazu mugitu, ez aretotik atera. Ordena hobea egongo da. Ezta besterentzakoa dena zeuretzat pilatu ere.
4. Interneterako konexioa duzu. Mesedez, erabili ondo.
5. Gela honetan ezin jan daiteke, ezta sakelakoak erabili ere. Beharrizana izatekotan, egin kanpoan.
6. Ez sartu soina bistan, ez bainu-jantzia bustita… eta bai, ostera, beti oinetakoak jantzita.
7. Erraztu garbiketa-enplegatuen zeregina eta erabili paperontziak eta, erretzen baduzu —kanpoaldean bakarrik— hautsontziak.