Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirola egiteko Osasun Azterketak eta Aseguruak

Kirola egiteko Osasun Azterketak eta Aseguruak

Medikurik eta kirolaririk gehienek aholkatzen dute osasun-azterketa egitea ariketa fisikoa egiten hasi baino lehen eta, aldizkako ohiko kirolaria izanez gero, aseguru bat edukitzea.
Osasun-azterketa eginez, zeure egoera fisikoa jakingo duzu, bai halaber, zure organismoak nola jokatzen duen ariketa egiten ari zarela eta zein jarduera fisiko duzun komenigarriago eta, arriskuak saihesteko, nola egin behar duzun. Kirol-aseguruak, lesioa gertatuz gero, bidea ematen du diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa espezialistek egiteko.

Erabaki baduzu zeure osasuna hobetzearren kirolen bat egitea, eta bereziki, 35 urte baino gehiago badituzu, gure aholkua da, zuhurtziazko neurriak hartu ditzazula

OSASUN AZTERKETAK.

Oinarrizko Gaitasun Testa (OGT) edo kirolerako osasun-azterketa ona da, kirola egiten duenaren —edo egiten hasiko denaren— osasuna arriskuan ipini dezaketen gaixotasunak edo akatsak aurkitzeko, edo behin haiek tratatuak izan ondoren, jarduera arriskurik gabe egin ahal izateko.

Horretarako, kirolariaren osasun-egoera orokorraren historia klinikoa egiten da: zeintzuk gaixotasun dituen; ze medikazioa hartzen ari den …, eta miaketa egiten zaio aparatuka —bihotz-arnasetakoa, lokomoziokoa—, eta pisu eta altuerako portzentajeak neurtzen zaizkio. Gainera, balorazio funtzionala ere egiten zaio esfortzu-proba baten bitartez: arteria-tentsioa kontrolatzen da eta elektrokardiograma egiten da. Horiexek dira metodo fidagarrienak bihotzeko edo arnas sistemako gaitzak baztertzeko.

Proba hori bereziki .gomendagarria da 35 urtetik gorako pertsonentzat, . arrisku kardiobaskular handiagoa baitute kirolari gazteagoek baino, ezen azken horientzat osasun-azterketak interes handigoa du balorazio funtzionalaren eta entrenamendu-egoeraren aldetik.

Azken buruan, osasun-azterketak datu interesgarri asko ematen ditu kirola egiten duenarentzat, hartara seguruagoa eginez norberak jarduera egitea. Beraz, Estadio Fundaziotik aholkatzen dizugu, halako azterketa bat egiteko. kirola egiten hasi edo berriz hasi aurretik.

Ez izan zalantzarik, inbertitu osasunean

ASEGURUAK.
Kirola egiten baduzu, kirola egiten ez duenak baino aukera gehiago duzu istripuak jasateko. Ohiko kirolaria bazara, lesio batek denbora-zati baterako aldendu zaitzake zeure kirolik gogokoena egitetik, eta, nahiz eta sistema publikoak ondo artatzen zaituen, kirol-aseguruak arreta, diagnostikoa, tratamendua eta susperketa kirol-medikuntzako espezialistek egiteko bidea ematen dizu.

Horrexegatik, kirola egiteari berez datxezkion arriskuak prebenitzeko eta txikiagotzeko, komenigarria da norberaren asegurua egitea. Kirol-lehiaketetan parte hartzen duten kirolariek nahitaez eduki behar dute kirol-asegurua; federazioek jadanik euren lizentzietan sartzen dute eta herri-probek ere gero eta gehiago eskatzen dute. Hortaz, bada, aldizkako ohiko kirolaria bazara, gure aholkua da, federatzeko. .

Ez izan zalantzarik, egin kirola seguru.