Estadio online | ES | EUS
Menu

Triatlón

Triatlón
Baldin 9 – 16 urte bitartekoa bazara, igeri egiten badakizu, eta lasterka egitea eta bizikletaz ibiltzea gogoko baduzu, proba ezazu triatloia. Ahalegina zeure neurrian egiten eta horretaz gozatzen irakatsiko dizugu.

Triatloia igeri egiten dakiten, eta lasterka egitea eta bizikletaz ibiltzea gogoko duten 9 – 16 urte bitartekoentzat da. Ahalegina zeure neurrian egiten eta horretaz gozatzen irakatsiko dizugu.

Uztailean egingo dugu, bi bloketan:
- 9 – 12 urtekoak, astearte-ostegunetan, 12:00etan, 31.50 €.
- 13 – 16 urtekoak, astelehena, asteazken eta ostiraletan, 12:00etan, 38 €.
Biak 60 minutuko saiotan egingo dira, Estadio barruan eta kanpoan.

Izen-emateak maiatzaren 9an (osteguna) izango dira, 10:00etatik aurrera 945131345 telefonora deituta soilik (6 linea irekita); eta 13:30etik aurrera, baita ere harrera lekuan eta Estadio online webgunean, harik eta tokiak betetzen diren arte, ohiko ordutegian.

Nolakoa izan daitekeen jakiteko, ikus itzazu aurreko ekitaldiko Triatloi Eskolaren bideoa eta argazki galeria.

Sarrera:
- Triatloia kirol bat da, hiru modalitate konbinatzen dituena: igeriketa, txirrindularitza eta oinezko lasterketa. Hainbat distantzia barne hartzen ditu. Laburrena Sprint izenekoa da (750 m, 20 km, 5 km); tartekoa, Olinpikoa izenekoa (1.500 m, 40 km, 10 km); eta luzeena, Ironman izenekoa (3.800 m, 180 km, 42 km).
- Triatloitik sortu dira beste diziplina batzuk, hala nola duatloia (oinezko lasterketa, txirrindularitza, oinezko lasterketa), triatloi krosa (1.000 m, 20 km mendiko bizikletan, 6 km), eta neguko triatloia (iraupen eskia, bizikleta eta oinezko lasterketa).
- Iraupeneko kirol bat denez, ondo sendotutako oinarria behar da, jarduera arriskurik gabe egin ahal izateko.
- Estadioko Triatloi Eskolan, modu dibertigarrian, hiru diziplinak egingo ditugu txandaka eta elkarrekin, haurrek triatloia kirol bakar gisa ezagut dezaten, eta ez hiru kirol bereizitzat.

Helburuak / Edukiak:

Igeriketa:
- Teknikaren eta abiaduraren oinarrizko lanketa.
- Teknika hobetzea (crawl eta beste estilo batzuk).
- Trebetasun espezifikoak garatzea (burua alde bietarantz ateraz igeri egitea, buiekin biratzea, proba taldean abiatzea).
- Uretako trebetasun orokorrak garatzea eta askotariko jokoak eginez garatzea.
- Indar espezifikoa lantzea, bikoteka egindako ariketez edo jolasez.
- Waterpoloko oinarrizko kontzeptuak. Waterpoloa, trebetasun orokorren, indarraren eta abiaduraren entrenamendutzat.
- Urpekaritzako trebetasunak garatzea.
- Saioko bolumenak: 700 – 1000 m (mailaren eta entrenamenduko aldiaren arabera).

Bizikleta:
- Lan aerobiko estentsiboa; abiaduraren eta banakako nahiz taldekako teknika lantzea.
- Trebetasuneko saio espezifikoak, ariketa/joko zehatzen bidez.
- Bizikletaren doikuntzei, posizioei eta oratzeko moduei buruzko nozioak.
- Talde teknikako nozioak (taldean ibiltzea).
- Bide segurtasuneko oinarrizko nozioak.

Oinezko lasterketa:
- Lan aerobiko estentsiboa, abiadura eta teknika.
- Erreakzio abiadurako, maiztasuneko eta oinkada luzerako jokoak eta ariketak.
- Teknika hobetzea (oinarrizko ariketak ikastea)..
- Koordinazioko jolasak eta ariketak.
- Lan abdominal eta lunbarraren hastapenak.

Trantsizioak:
- Bizikletaren bi aldeetatik jaisten eta igotzen ikastea (geldirik lehenengo, martxan gero).
- Trantsizioen entrenamenduak (uretatik bizikletara, eta bizikletatik oinezko lasterketara).

Ohitura orokorrak:
- Hidratazio eta elikadura egokiaren garrantzia.
- Bizikletan kaskoa nahitaez erabili beharra.
- Entrenamendua bukatzean, txandak ezarri, materiala biltzeko.
- Noiz entrenatzen diren, segimendua egitea.
- Luzapenen taula bat irakastea, saio bakoitzaren bukaeran egitekoa.
- Jolasen, erreleboen, talde jardueren bidez, triatloiari talde izaera ematea.
- Kirolariaren psikologia: triatloiaz gozatzeko moduaren jarraibideak irakastea, lasterketa irudikatzea, triatloia gozatzea, eta abar.

Irakasle eta entrenatzailea:
- Ruth Brito: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna (Triatloiko masterduna) eta jardunean ari den triatleta.
- Eneko Llanos (laguntzailea): triatleta profesionala (olinpikoa; Hawaiiko 2008ko ironman probako txapeldunordea; distantzia luzeko 2003ko munduko eta Europako txapelduna).

Haurrek bete beharreko baldintzak:
- Igeri egiten eta bizikletaz ibiltzen jakin behar dute.
- Igeriketarako materiala: bainujantzia, txanoa eta betaurrekoak.
- Bizikletarako materiala: norberaren bizikleta eta kaskoa izatea.
- Oinezko lasterketarako materiala: lasterka egiteko kirol oinetako eta arropa egokiak.
- Ur bidoia.