Estadio online | ES | EUS
Menu

Senderismo

Senderismo
Nahi al duzu hobeto ezagutu zeure ingurunea, zidor-ibiltaritzan hasi, beste pertsona batzuekin ibili…? Duela urte batzuez geroztik, iraila eta ekaina bitarteko , goiz-irteerak antolatzen ditugu mendi- edo zidor-ibiltaritzaz gozatzeko

Duela urte batzuez geroztik, iraila eta ekaina bitarteko , goiz-irteerak antolatzen ditugu mendi- edo zidor-ibiltaritzaz gozatzeko.Bi aditu ditugu gidari, Ibai Rico eta Unai García, eta 8:30etan abiatzen gara autobusez, aire zabalean ariketa pixka bat egiteko, konpainia on batean, eta gure ingurunearen joritasun itzela ezagutzeko. Zeinahi adin eta egoera fisikotarako jarduera bat da. Atal honetan aurkituko dituzu gure ibilbideen azalpenak eta irteeren argazkiak ere ikusi ahalko dituzu.

Berezko bidezidorrak oinezkoentzako bide-sare bat dira, hainbat bide, bidexka, abelbide eta basabide egokiro seinaleztaturekin lotuz eratutako sare bat. Errepideetatik ez igarotzea da helburua, eta elkarrengandik urruti dauden kulturak, erregioak eta herrialdeak lotzen dituzte ehunka, edo are milaka, kilometroan zehar. Antzinako kultura- eta merkataritza-bideen ondorengoak dira eta zidor zale edo mendizaleari naturaren plazera eta toki bakoitzaren historia eta ohiturak aurkitzen laguntzeko daude diseinatuta.

Zidor-ibiltaritzako irteeretan oinez eta presa barik ibiliko gara; haietan naturaz eta Arabako antzinako bide, bidezidor eta abelbideez gozatuko dugu eta sumatu ere ezin ditzakegun inguruak eta historia zein istorioak aurkituko.
Aukeratzen ditugun ibilbideak izaten dira edo oso ibilaldi luzeak egiteko bidezidorrak edo, bestela, Arabako bidezidorrak, ibilaldi laburragoak egiteko, edota batzuetan, ibilbide ezezagunak, balizatu gabe eta leunak, herri gordeak lotzen dituztenak. Ibilbidean inguruneko monumentuak, aurriak nahiz inguru interesgarriak begietsi ahalko ditugu. Irteera bakoitzak bere ukitu berezia du. Gogora ezazu mendi-ibiliak egokiak direla edozein adineko eta gaitasun fisikoko pertsonarentzat, eta Nordic Walking-aren praktikarekin ere bategarria.

Hortaz, bada, “abentura handietan” sartu gabe ibiltzea gustatzen bazaizu, aldi berean naturaz gozatuz, paisaia ikusiz eta ibilaldiak eskaintzen dizuna ezagutuz…, mendi-ibiltaritzaren zale amorratua egingo zara.

"Arabako bideetan zehar" irteera-egitarauak El Correoren eta Radio Vitoriaren laguntza du..

Izen-ematea (+ 14 urte) Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.

En el caso de la salida del 8/May de 'Senderismo en familia' el horario es de 9.30 a 13.30 h. Comenzará en la puerta del Estadio y la edad mínima de participación es de 8 años.

Data/FechaTokia/Lugar
S12/SepEtxaguen – Olano (Araba/Álava)
S17/OctApellaniz - Corres (Araba/Álava)
S14/NovBariiga de Losa - Bóveda (GR282, Burgos – Araba-Álava)
S13/MarElgeta - Ermua (Gipuzkoa-Bizkaia)
S10/Abr Urkiola - Otxandio (Bizkaia)
S8/May Senderismo en familia Zaldiaran - Eskibel (Araba/Álava-Navarra)
Estadio irekitzeko gida praktikoa