Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadion, tabakorik ez

Estadion, tabakorik ez
Adikzioak eta Droga Menpekotasunak Osotara Artatzeko 1/2016 Legeak debekatu egin du tabakoaren publizitatea, sustapena, hornidura, salmenta edota kontsumoa egitea kirol instalazioetan...

Adikzioak eta Droga Menpekotasunak Osotara Artatzeko 1/2016 Legeak debekatu egin du tabakoaren publizitatea, sustapena, hornidura, salmenta edota kontsumoa egitea kirol instalazioetan, haur jolastokietan eta aisiarako guneetan (hala ere, onartzen du kontsumoa gune horien aire zabaleko eremu gaituetan)..

Ondorioz, Estadion, kirol instalazioa denez, bai eta haur jolastokiak dituen aisiarako gunea ere, ostalaritzako guneen ondoan mugatuta eta seinaleztatuta dauden gaitutako eremuetan baizik ez dago baimenduta erretzea.

Estadion hiru eremu daude gaituta: bi, ostalaritzako sarbideetan (ate nagusia eta albokoa); eta bestea, udako buffet plazan.

Espero dugu guztion laguntza izango dugula aurrerantzean ere.