Estadio online | ES | EUS
Menu

Yoga

Yoga
Jarreraren bitartez oreka, harmonia, baretasuna eta indarra lortzeko teknikak.

Yoga hitza sanskritoko yuj hitzetik dator, munduko kulturarik zaharrenetik, Indiako kulturatik, eta esan nahi du «bat-egitea»; gu izakiaren atalak (gorputza, burua eta espiritua) elkarrekin lotzea, osasun onari eusteko. Oso antzinako zientzia bat da eta zenbait mota daude, elkarrekin erlazionatuak:

- JNANI YOGA: Ezagutzaren bidezko bat-egitea.
- HATHA YOGA: Ahalmen fisikoak energiak aktibatuz eta beraien arteko orekaren bidez garatzea.
- KARMA YOGA: Ekintzaren, portaera egokiaren yoga, kausen eta ondorioen bitartezko bilakaera.
- BHAKTI YOGA: Harmonia maitasunaren garapen espiritualaren bitartez.
- RAJA YOGA: Lau moten sintesia: yoga benetakoa eta errealizazioaren yoga.

Hatha yoga da ezagunena, hedatuena eta gehien egiten dena.

Hatha yoga edo “Eguzkiaren yoga”

Yogarik hedatuena da munduan; ez da teknika agresiboa, ezpabere mugimendu eztien konbinazio bat, gehienak jarrera estatikoak dira eta haietan komenigarria da arnasan kontzentratzea eta gorputz-tentsioak erlaxatzea, geure tasun guztiak sustatuz, energia ezkutuak, eta are ezezagunak ere, iratzarriz asana deritzenen bitartez (asanak dira, jarrera zenbait guruin endokrinoetan eragiten dutenak, berorien funtzioak piztuz eta aktibatuz).

Hatha hitza sanskritoko bi hitzez osatuta dago: Ha edo Eguzkia, eta Tha edo Ilargia. Unibertsoan dauden bi muturren ikurrak dira. Beraz, Hatha gure dualtasuna eratzen duten bi printzipio horien bat-egite kontzientea da, hartara orekari eusten diogularik.

Arnasa edo pranayama Hatha Yogaren beste alderdi garrantzitsu bat da: berriz berrikastea arnasa hartzen, gure birikien ehuneko ehun erabiliz; pazientziarekin eta borondatearekin, energiaz eta bizitasunez beterik bukatzeko.


ESTADIO EGITARAUA:

- Asanak: yoga egitean ezin konta ahala jarreraren bitartez, beroriek pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokituz; gorputzaren kontzientzia hartzea, mesede egiten zaielarik digestio-sistemari, zirkulazio-sistemari, guruin-sistemari, nerbio-sistemari …
- Pranayamak: Arnasa kontrolatzea zenbait teknikaren bitartez eta koordinazioa, mugimendu asana bakoitzean, horretara bizitasun- eta bake-egoera osasuntsua sorraraziz.
- Kontzentrazioa: Etengabeko jario mentala geraraztea, gogamenari egonkor eta ibilge eutsiz, jakinaren gainean
- Erlaxazioa: Gorputzaren kontzientzia hartuz, arnasa, gogamena, emozioak kontrolatuz, gorputza erlaxatzea xede.
- Meditazioa: Kontzentrazio-ariketak, meditaziora heltzeko, geure barruan gertatzen denaren lekuko izanda.

Vinyasa yoga ere goza dezakezu, igandeetan, 18:30ean.
Yoga motak ehundik gora dira, eta Mendebaldean horietako batzuk ezagutzen eta praktikatzen dira. Dinamikoenetako bat Vinyasa yoga da. Saioek ordubete eta ordu eta erdi bitartean irauten du, hainbat asana (postura) eta vinyasa (asana batetik bestera igarotzeko mugimendua) egiten dira, arnasarekin harmonizatuta; onuragarriak dira hala gorputzerako nola bururako.

Asanak eta vinyasak hainbat zailtasun mailatakoak dira, hasiberrientzako errazenetatik, ikasle aurreratuentzako zailenetaraino.

«Eguzkiarentzako agurra» deritzon beroketa egiten da. Posizioen segida dinamiko bat da: zutik hasten dira,e ta zoruraino jaitsarazten gaituzte, giharrak eta giltzadurak berotzeko.
Beroketaren ondoren ekiten zaie asanei, betiere postura bat eta haren kontra-postura eginez, gorputza eta giharrak modu orekatuan lantzeko.

Eskolak bukatzeko, beti erlaxazio ariketa bat egiten da, 20 - 30 bat minutukoa, gorputza eta burua lasaitasunera itzultzeko.

Eguna baretasunez eta erlaxatuta bukatzeko aukera bat, eta beste egun bati bizitasun eta motibazioz ekiteko.

¡NAMASTE!

Hona hemen ordutegiak:

Yoga>18 Astelehen-asteazkenak 19:30
Astearte-ostegunak 10:00
Osteg. 19:00
Ostir. 19:00
Igandeak 17:00
Vinyasa yoga>18Ig. 18:30
SENIOR!>55 Astelehen-asteazkenak 9:30
Haurrentzako yoga6 – 12 urte Ostir. 17:45
Estadio irekitzeko gida praktikoa