Estadio online | ES | EUS
Menu

TRX

TRX
Esekita entrenatzeak, edozein dela ere zure helburua eta zure sasoi maila, indar orokorra emango dizu, oreka, malgutasuna eta egonkortasuna.

TRX entrenamendu fisiko mota bat da, saioko 700 kaloriaraino erretzeko bidea ematen duena. Gainera, koordinazioa, oreka, indarra, eusmena eta malgutasuna garatzen ditu.

Itsas zabaleko misio batean, Estatu Batuetako marine batek modu bat asmatu zuen, pisurik edo aparaturik behar izan gabe sasoian mantentzeko. Nola egin zuen? Bere asmamenaren eta nylonezko banda baten laguntzaz.

Emaitzak hain izan ziren harrigarriak, haren asmakuntza banda sofistikatuago batera bilakatu zen. Banda berri hori TRX izenarekin patentatu zuen, eta Estatu Batuetako gimnasioetan puri-purian dabilen entrenamendu sistema berria da.

Hoberena da TRX oso erraz eraman daitekeela eta etxeko hainbat tokitara egokitu daitekeela (ateen markoak, zuhaitzak edo barandak). Gainera, mugimenduen 350 bariazioraino egin daitezke, eta saioko 700 kaloriaraino erre daitezke. Izan ere, saio bakoitzean gihar talde guztiak lantzen dira, koordinazio, indar, oreka, eusmen eta malgutasun ariketen nahasketa batean.

Zailtasun maila alda daitekeenez, entrenamendu mota hau egokia da adin guztietarako. Betiere, zorrotz gainbegiratuta egin behar da, lesioak saihesteko.

Jardueraren ordutegiak:

TRX Funcional
+18 LX 9.30, 18.30 h
MJ 20.30 h