Estadio online | ES | EUS
Menu

Estresaren kontrako erlaxazioa

Estresaren kontrako erlaxazioa
Lortu lasaitasuna eta buruaren kontrola, arnasa hartzen ikasiz eta jarrera erlaxagarriak eginez. Bizitzaz gozatu dezazun eroapentsu izaten lagunduko dizun gimnasio emozionala.

Instructor / a

Estresaren sindromea hiru elementuren konbinazio gisa definitzen da: giroa, pentsamendu negatiboak eta erantzun fisikoak. Horiek halako eraz eragiten diote elkarri ezen, pertsona bat larrituta, haserrekor edo deprimiturik sentiarazten baitute.

Bizitzaz gozatzeko gaitasuna eta geure buruarenganako konfiantza pixkanaka suntsitzen dizkigun gaitz hori, larritasuna, kontrolatu ahal izateko, pazientziaren artea ikasi behar dugu; ikasi behar ditugu buru-kontrola, norberarenganako errespetua eta barne baretasuna. Horretara, berriro gozatuko ditugu erabat bizitzaren atseginak, kezkak euren lekuan utzi eta geure potentzial fisikoa nahiz mentala garatuko.

Lasai egotea ez da nortasun handia izatearen ezaugarri bat, trebetasun multzo bat baino, eta halakoak erraz ikasi ahal dira buru- eta gorputz-teknika batzuen bitartez.

Lagundu diezazukegu Estresaren kontrako Terapia Jarduera zenbaitekin.

- Erlaxazio Teknikak: mailakako giharren progresiboa eta entrenamendu autogenoa.

- Arnasa Teknikak: Arnasa-ariketen helburua arnasa diafragmatikoa eta erritmo geldo, sakon eta erregularra dira.

- Yogako luzatzeak: Yogako luzatze-ariketak nahikoa eraginkorrak izan daitezke tentsio muskular handiaren maila murrizteko. Frogatuta dago, yoga osasun-egoera orokorra hobetzeko metodo bat dela.

- Ikuskatze Teknika (Irudikatzea)

- Meditazio Teknikak (Kontzentrazioa): Meditazioa da, gauzaki batean arreta ipintzen kontzentratzea baina haren gaineko gogoetarik egin gabe.

Saio bakoitzak 80 minutu iraungo du, eta 2. Estudio gelan egingo dira, astearteetan 16:00etan, eta ostiraletan 9:30ean.

Estadio irekitzeko gida praktikoa