Estadio online | ES | EUS
Menu

Tai Txi

Tai Txi
Norberaren ongizate fisikoa eta mentala hobetzen du antzinako ekialde-arte honek. Ordutegia, goizez zein arratsaldez.

Tai Txi-Txi Kung (Tai Txi - Ki Gong) da, ekialdeko gimnasia Txinako Medikuntza Tradizionalarekin elkartuta hasiera-hasieratik; bertan gaixotasun fisiko, mental eta emozioei lotutako guztiak diagnostikatzerakoan eta tratatzerakoan gizakiaren bizi-energien oinarrizko desoreka gisa hartzen dira.
Tai Txi - Ki Kung-eko mugimenduen oinarrizko printzipioak.

Lehendabiziko printzipioa, eta garrantzitsuena, erlaxatuta egotea da. Erlaxapen fisikoak tentsio oroz gabetzen du gorputza, odol-zirkulazioa gehitzen baitu eta arnasa hobetzen diafragmaren eta urdailaren bitartez. Erlaxazio mentalak buruko antsietateak eta tentsioak arintzen ditu, mugimenduetan kontzentratzen delarik.

Bigarren printzipioa, geldi-geldika mugitzea. Jarrerak eta mugimenduak geldi-geldika egiteak ahalbidetzen du: erlaxatzea eta orekan, giharren kontrolean eta arnasan kontzentratzea; mantsotasun horrek, bestalde, gorputzaren bertikaltasunari eusten ere laguntzen du, hots: behar bezala lerrokatuta jarrera guztietan.

Hirugarren printzipioa jarraitua izatea da, etengabe jariatzen ari den ibai bat bezala; jarrerak egin behar dira, abiadura berdinean beti; jariakortasun horrek Txiaren jarioa pizten du gorputzean zehar.

Laugarren printzipioa, zirkulartasuna. Besoen, zangoen eta gorputzaren mugimenduek zirkularrak izan behar dute, artikulazio guztiak erlaxatu daitezen eta berezko konkordurei doitu dakizkien.

Bosgarren printzipioa hondoratzea da; pisu guztia oinetaraino hondoratzeak, lurrean errotzeak, erabateko oreka ahalbidetzen du, grabitate-zentroa jaisten baita.

Seigarren printzipioa arnasa eta mugimenduak koordinatzea da, modu naturalean arnasa hartzea, sudurretik, pixkanaka eta astiro, emeki eta lasaiki.

Zazpigarren printzipioa moderazioa da; mugimenduak egitean muturkeria oro ekidin behar da

Zortzigarrena da, gorputza osotasun bakar bat balitz lez mugitzea; gorputz-atalak gorputzaren mugimendu orokorraren mende daude.

Bederatzigarrena lasaitasuna da, burua argi eta nare edukitzea, kontzentrazio-egoera erlaxatua lortzen ahaleginduz, pertzepzioa eta kontzientzia handitzeko.

TAI TXI - TXI KUNGen EDUKIAK

Tai Txi – Ki Kung ikasteak dakar, Mugimenduaren, Arnasaren, Kontzentrazioaren eta Erlaxazioaren funtsezko printzipioak ezagutzen eta integratzen joatea haiek gauzatzen direnean. Integrazio hori lortzeko, mailaz maila egiten da irakaskuntza; ikasleari oinarrizko jarrera eta mugimendu errazak irakasten zaizkio pixkanaka, praktikaren alderdi konplikatuagoak sartzen joateko. Ariketen potentzia eta eraginkortasuna mugimendua arnasarekin eta kontzentrazioarekin elkartzetik datoz.

Tai Txi-ko ikastaroen edukiak intentsitatez eta egiteko moduz aldatu daitezke, ikasleen egoera fisikoaren arabera; hortaz, bada, saio bakoitzean modu orekatsuan sartuko dira, horrela parte-hartzaileak bereganatzen joan daitezen bai diziplina horretan jarduteko ezagutzak, bai aldizkotasun batekin egiteak dakartzan onura garrantzitsuak.
Azken horiek honako bloke hauetan biltzen dira:
Arnasketa-teknikak
Erlaxazio- eta kontzentrazio-teknikak
Mugimendu estatikoak (Gorputza birkokatzea)
Mugimendu dinamikoak (Luzatze-lanak)
Hauek lortzeko lana: koordinazioa, buruz ikastea, malgutasuna eta trebetasuna (Tai txi mota bat)
Masajea – automasajea

Denboraldi honetako ordutegiak:

Taichi
+18 S 11 h
SENIOR! +55 MJ 11.30 h
Estadio irekitzeko gida praktikoa