Estadio online | ES | EUS
Menu

Spinning

Spinning
Uste baduzu bizikleta estatikoan entrenatzea aspergarria dela, zatoz eta ikusiko duzu! Erritmoa musikak markatzen duelarik, zeure gorputza sasoian ezartzeko modu eraginkor bat aurkituko duzu.

Spinning ariketa Estatu Batuetan sortu zen 90. hamarkadaren hasiera aldera, Johnny Goldberg-en eskutik. Atleta eta jatorriz hegoafrikarra, Kalifornian bizi zen eta ultraerresistentziako probetan parte hartzen zuen; ordura artekoa nahikoa ez eta, entrenatzea modu eraginkor eta jostagarrian egitea ahalbidetuko zion sistema baten bila zebilen. Musika eta bizikleta batera erabiltzea arrakastatsu egin zen mundu osoan, berak ezta ametsetan ere pentsatzen ez zuena. Spinning-eskolak bizikletazko ibilbide bat simulatzen saiatzen dira, baina irakasleak ikasleei adierazita ze erresistentzia erabili behar duten; horrek abantaila handi bat du: ikasle bakoitzak erregulatzen duela ze karga erabili norberaren egoera fisikoaren arabera. Oso gauza berritzailea izan zen, ezen ahalbidetzen zuen, eskola berean egoera fisiko maila erabat desberdinetako ikasleak egotea. Gainera, musikak ahalbidetzen du, eragile motibatzaile izanik, 40-50 minutuko eskolak laster, jolasean lez eta modu eraginkorrean pasatzea. Spinning agertu izana, Fitness-en industrian azken hamar urteotan agitu den gertaerarik garrantzitsuentzat jotzen da. Estadion urtetxo batzuk daramatzagu ariketa mota hori eskaintzen, arrakasta handiz eta “adikzioa” ere eragiten diela praktikatzen dutenei.

Spinning-erako ditugun monitoreak dira: Txema Pérez eta Mikel Urquia. Erreserbak 6 eta 1/2 ordu bitartean egiten dira, saioa hasi aurretik, ’Estadio online’n

Fitness Zerbitzuan abonatuta bazaude, ikastaro guzti zein saio solteetan (bodybalance, bodypump, bodystep, cxworx, lessmills tone eta spinning) hobaria, emandako prezioaz onuraduna izango zara. Baita egitarauako jarduera batzuetan ere.

Spinning+16 L 19, 20.30 h
M 7.10, 14, 18.30, 20 h
X 19, 20.30 h
J 18.30 h
V 7.10, 10, 14, 18 h
S 11 h
D 9.30 h
Spinning Euskaraz emandako saioa+16 X 14 h
Spinning slow+16 X 10 h
Estadio irekitzeko gida praktikoa