Estadio online | ES | EUS
Menu

Masaje Zerbitzua

Masaje Zerbitzua

Estadion baduzu Masaje-zerbitzu bat ere, zeinek eguneroko egoera estu horiek, bata besteari metatuta arazo edo patologia handiagoak ekarri ditzaketen horiek, gainditzeko.

Baina, masaje bat hartzeko ez duzu zertan txarto sentitu edo lesioren bat eduki, ezen masajeak prebenitu edo gutxitu egiten ditu lepoan, sorbaldetan, bizkarrean, zangoetan… metatzen doazen tentsio muskularrak.

Eta herri-lasterketa, bizikleta-irtenaldi, mendi-ibilaldi, padel-txapelketaren bat edo maila handiagoko lehiaketaren bat prestatzen ari bazara, masajean aurkitu dezakezu zeure sasoi-doikuntzarik onena

Masaje mota desberdinak proposatzen dizkizugu eta zeuk egokitu zeure beharrizanetara:

-Erlaxagarria: Metatutako tentsioa aienatzen du, geldi-geldika presio tinko eta gero eta handiagoa eginez gorputza tentsiorik handiena jasaten ari den lekuetan.

-Terapeutikoa: artikulazioetako, bizkarreko… minak arintzen laguntzeko, masajea leku zehatz batzuetan eginez.

-Kirol-masajea: zeure kirola egiteko, entrenamenduan edota lehiaketan lan gehien egiten duten multzoetako giharren eta artikulazioen tonua, malgutasuna eta errendimendua hobetuko dituzu.

Masajerako hitzordua Harrera-gunean nahiz ”Estadio online”n itundu dezakezu, aste bat lehenagotik eta haren aurreko eguneko 21:00 bitartean, goizez nahi baduzu, eta egun bereko 15:00 baino lehen, arratsaldez bada. Hona hemen masajeko ordutegiak: astelehenetan, ostiraletan eta larunbatetan, 10:00, 11:00 eta 12:00etan, eta astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan, 18:00, 19:00 eta 20:00etan. Ez ahaztu, masajea eraginkorragoa izateko, gure aholkuak betetzea.

Zerbitzu horren arduraduna Guillermo Andikoetxea Alonso