Estadio online | ES | EUS
Menu

Pilates Mat

Pilates Mat
Axola duena gihar-lanaren kalitatea da, eta ez kopurua. Pilatesek gorputza eta burua koordinatzen ditu giharrak eta arnasa egokiro erabiliz.

Pilates metodoa gorputz-hezkuntza bat da; Joseph Pilatesek sortu eta garatu zuen New Yorken orain dela 90 urte, mugimendu-errepertorio ugari bat sortuz.

Denbora luze batez dantzariak izan baziren ere haren eraginkortasunaz interesatuta zeudenak, Pilates lana kaleko jendearentzat prestatzen hasi zen, errehabilitazio- eta egokitzapen-teknika gisa.

Oinarria ariketa geldo eta kontrolatuak dira. Makina oso espezifikoekin —reformer. allegro, cadillac, wunda aulkia…— edo lurrean —mat— egiten da, profesional batek gainbegiratuta.

Ariketen prezisioa bilatzen da, baina haiek gutxitan errepikatuta. Arnasa, kontzentrazioa, kontrola, lerrokatzea, erdiguneratzea, jariakortasuna dira metodoaren funtsezko beste kontzeptu batzuk. Pilatesen, buruak zein gorputzak parte hartzen dute, berori muskulatura sakonetik periferikora lantzen delarik.

Helburua da, oreka muskularra lortzea, gihar ahulak indartuz eta gihar laburtuak luzatuz. Gorputzaren kontrola, indarra eta malgutasuna areagotzea lortuko dugu, artikulazioak eta bizkarra errespetatuz.

Ariketen errepertorioa bera baino, batzuek haiek orain fitnessen klasikotzat ikusten badituzte ere, funtsezko printzipioak dira Metodoa bereizten dutenak. Pilatesen, ariketaren forma bainoago hura nola egin eta nori dagoen zuzenduta da garrantzitsua, metodoa bera pertsonalizatu egiten baita bakoitzaren arabera.

Mugimenduak eta ariketak modu harmoniko eta sinkronikoan egiten dira, arnasa-lanak garrantzia duelarik; horretarako, funtsezkoa da ere kontzentrazio maila handia. Mugimenduan eta gihar-indarrean arnasa nahierara eta kontziente izanda kontrolatzen da, eta orduan arnasaren parte-hartzeak, gorputzera eta giharretara oxigeno maila ezin hobea hornitu ez ezik, buru-erlaxazio maila handia lortzea ere ahalbidetzen du.

Eskolek dinamika hobeto joan dadin, goi mailaren batean izen emateko, beharrezkoa izango da aurreko maila gaindituta edukitzea. Geure irizpide teknikoa kontuan hartuta, maila, egun edo ordutegiren bateko ikasleak besteren batean birkokatu ditzakegu.

Eskolak Salva 1 edo 2 aretoan izango dira.

Nivel 1+18 LX 9.30 h
MJ 15.30, 17 h
Nivel 2+18 LX 9.30, 10.30, 14.30, 15.30, 17.30 18.30, 19.30 h
MJ 9, 10, 17, 18, 19, 20 h
Nivel 1-2+18 LX 20.30 h
MJ 7.10 h
SENIOR!+55 LX 11.30 h
MJ 11 h