Estadio online | ES | EUS
Menu

Haurdunentzako berezia

Haurdunentzako berezia

Prestatu erditzea eta erraztu ondorengo susperraldia ariketa-egitarau seguru eta eraginkor bat eginez, haurdunaldiaren ziklo bakoitzari egokituta.

Erditze aurreko ikastaroa: Eskolak astearte-ostegunetan izango dira, 19:00etan, Salva 1 aretoan. Saio bakoitzak 50 minutu iraungo du.
Erditze ondorengo ikastaroa: Eskolak ostiraletan izango dira, 10:30ean eta 16:45ean, Bizkarraren Eskola aretoan. Ordu eta erdiko saioak izango dira.

Helburu orokorrak
Komenigarria da haurdunaldian jarduera fisikoren bat egitea, giharrak indartzen eta erlaxatzen laguntzeko. Aholkatzen diren tekniketako bat Pilates metodoa da, ezen oreka estimulatzen du mugimendu naturalaren eta arnasa egokiaren bitartez.

Lan hori haurdunaldiaren hiru zikloak bereizita eta bakoitzari berez dagozkion beharrizanak errespetatuta egiten da.

• Jarrera-giharrak lantzea, egonkortasun zentrala eta pelbis-zoruaren indarra hobetzeko.
• Muskulatura abdominala lantzea, gorputzari berme sendoagoa eskaini diezaion eta bizkarrezurra luzatu ahal dadin.
• Indar- eta suspertze-ariketak egitea, haurdunaldiaren zikloari egokitutakoak, aldi horretan jarrerak aldatzean izaten diren minak eta eragozpenak arintzeko.
• Odol-zirkulazioa eta –fluxua hobetzen dituzten ariketak lantzea.
• Ondorio erlaxagarri eta lasaigarriak sortzen dituzten arnas ariketak garatzea, erditzearen unea prestatzeko.

Eduki espezifikoak
• Pelbiseko ariketak, pelbis-zorua suspertzeko.
• Abdomena jarrera desberdinetan egonkortzea
• Pelbisa eta gerrialdea egonkortzea
• Inguru eskapularra ( (bular-hezurra, lepauztaiak eta sorbalda-hezurrak) egonkortzea
• Orno zerbikalak luzatzeko ariketak
• Arnasaren elementu espezifikoak.