Estadio online | ES | EUS
Menu

Bizkar Eskola

Bizkar Eskola

Instructor / a

Gure "bizkarrerako berezia"n izan dugun esperientzian eta bizkarrari buruz egin diren azterlanik berrienetan eta entrenamendu funtzionalean oinarrituta, Estadion jarduera berri bat aurkezten dizugu, bizkar osasuntsua lortzen laguntzeko...

Bizkar-arazoak ez dira bere kautan gertatzen, zerbaiten eraginez agertu baizik, eta bizkarreko minaren kausak tentsioek, jarrera txarrek, gorputz-mekanika txarrak malgutasuna galtzeak eragindako ondorio izaten dira; beraz, ezinbesteko urrats bat da hezkuntza, edo hobeki esanda, mugimendua berriro heztea, mina epe luzera arintzen joateko edo, besterik gabe, hark urrundu gaituen eguneroko jarduerari nahiz kirol-jarduerari berriz ekiteko.

Azterlanik gehienek hobekuntzak antzeman dituzte mindunengan, horiek ariketa-egitarau batzuk egindakoan; hortaz frogatuta dago ariketa aseguru bat dela min ez edukitzeko eta gure gorputzaren indarrari eta malgutasunari eusteko; are zehatzago, interesatzen zaiguna, bizkarrari.

Zer da Bizkar Eskola?

Bizkar Eskola entrenamendu- eta ariketa-egitarau bat da eta horren asmoa da, oinarrizko zenbait ezagutza ematea zu bezalako jendeari, bizkarra duzunez gero, bai eta berdin gertakari mingarriren bat jasan baduzu, nahiz minik ez edukitzeko.

Bizkarrari, berorren giharrei eta berorien ekintzei buruz berriki egindako azterlanetan oinarrituko gara: gure gorputza jarrera deslerrokatu batera eraman duten puntu ahulak aktibatu eta indartuko ditugu, tentsioa handitu gabe, eta oreka erabatekoa lortzen saiatu. Burua eta gorputz-mugimenduak konektatzen baditugu eraginkorrago bihurtuko dugu entrenamendua, mugimendu bakoitzean gauzatzen diren prozesuak eta erreakzioak ikusiz eta sentituz. Horregatik guztiagatik deitzen diogu “eskola”.

Estadion abian ipinitako egitasmo berri horren oinarria dira esperientzia, gure “bizkarreko berezia” taldeetan —1999an hasi ziren— metatutakoa, eta entrenamendu funtzionala, egoneko bizitzaren ondorioak murrizteko eta motibazioa, indarra eta kemena handitzeko bitarteko gisa, beti ere, gure ikasleen bizimodua eta bizi-kalitatea hobetzea helburu.

Zuk bizkar osasuntsua edukita, guk nahi dugu beste jarduera batzuk egiteko gaitasuna lortu dezazun, beldur gabe eta lesio-arrisku txikiagoarekin.

Bizkar-eskolaren saioak Bizkar Eskola aretoan dira eta mailak eta taldeak desberdinduko dira:

Eskolen dinamika errazagoa izan dadin, eta geure irizpide teknikoari jarraikiz, gure ustez zeuri dagokizun mailan ipiniko zaitugu.

Saioen iraupena 50na minutukoa da.

Arduraduna Ibai López da, jarduera fisikoko teknikaria eta entrenatzaile pertsonala.

Gure Bizkarraren Eskolako kidea izan edo ez, zurekin partekatu nahi ditugu hainbat ariketa proposamen, COVID-19arengatik etxean itxita egon behar dugun egunotan egiteko modukoak. Horrela, hobeto bizi ahal izango ditugu egoera honekin etorri zaizkigun aulki eta sofa ordu hauek. Mugimendua baikara.

1. saioa

Bideo honetan, airea kendutako pilota batekin, aire kuxin batekin edo —halakorik ezean— burko batekin nahiz sofako kuxin batekin egin daitezkeen ariketak proposatzen dizkizuegu.

HELBURUAK:
• Toraxa mugitzea.
• Besaburuak mugitzea.
• Ipurmasailak, sabelaldea eta zangoak aktibatzea.
• Aldaken flexoreak luzatzea.
Bideoa edonoiz gelditu dezakezu, proposatutako errepikapenak egiteko, zure erritmora eta zure beharretara egokituta.



2. saioa

Bideo honetan, erratzaren edo lanbasaren makilarekin egin daitezkeen ariketak proposatzen dizkizuegu; eskura baldin baduzu, ondo etorriko zaizu banda elastiko bat ere (mini band modukoa).

HELBURUAK:
• Aldaka mugitzea
• Ipurmasailak aktibatzea.
• Gerrialdea eta pelbisa kontrolatzea.
• Bizkarraldeko giharrak aktibatzea.
Bideoa edonoiz gelditu dezakezu, proposatutako errepikapenak egiteko, zure erritmora eta zure beharretara egokituta.



ALDEZ AURREKO GOMENDIOAK
• Kendu zoruan dagoen edozein objektu, eta adi ibili puntaren bat duten altzariekin. Bilatu toki zabal eta aireztaturen bat.
• Jarri kirol arropa. Ondo prestatzearen erritualak, gainera, ohiturari eusten eta errutinatik ateratzen lagunduko digu.
• Ondo-ondo garbitu eskuak, ariketa egin aurretik eta ondoren.
• Ondoan izan itzazu botila bat ur eta eskuoihal garbi bat.
• Garbi ez badaukazu, ikus ezazu bideoa pare bat aldiz, zer egin behar dugun ondo ulertzeko.

Bizkarraren Eskolako saioak Bizkarraren Eskola aretoan egiten dira, mailak eta taldeak bereizita:

1. maila +18 Astl., astzk. 14:00, 20:30
Astr., ostg.7:10, 8:00, 16:30, 19:30
2. maila +18 Astl., astzk. 9:30, 10:30, 15:30, 16:30, 18:30
Astr., ostg. 9:00, 10:00, 17:30, 18:30
SENIOR! +55 Astl., astzk. 11:30
Astr., ostg. 11:00