Estadio online | ES | EUS
Menu

BodyPump

BodyPump
Modurik dibertigarriena eta eraginkorrena zeure muskulatura suspertzeko eta kaloriak erretzeko.

BodyPump-ek Zeelanda Berrian du jatorria; 1990ean sortu zuten, pisuen areto erabat beteetatik gizonak erakartzeko asmoarekin, taldekako eskola musikadunetan sartu zitezen. Ondoren, eskola beretan emakumeak sartzea izan zen xedea, ordura arte "aerobic” besterik ez baitzuten egiten, indarraren balioari garrantzirik eman barik (hain zuzen ere, hain garrantzizkoa dena emakumeentzat zenbait patologia prebenitzeko). Harrezkero, BODY PUMP mundu osora hedatu da eta gaur egun 50etik gora herrialdetan dago. Jarduera horren helburua da, modu eraginkorrean suspertze-lan bat egitea. Taldeka egiten da entrenamendua, musika motibagarria lagun eta irakasle baten zuzendaritzapean; irakaslea pertsona jantzia da, jarduera fisikoarekin zerikusia duten azken ikerketen gainean. Jarduera oso osatua da, ezen gorputzaren gihar-multzo guztiak hartzen ditu, ekin eginez jarrera egokia eduki dadin. Jende guztiarentzat irekita dauden eskoletan bakoitzak bere egoera fisikoaren mailari egokitzen dio lan-karga.

Estadion, saioak dituzu Tanis aretoan astelehenetan, 9:30etan eta 20:00ean; astearteetan, 20:15ean; asteazkenetan, 18:30ean; ostegunetan, 7:10ean, 14:00etan eta 19:30ean; ostiraletan, 19:15ean; larunbatetan, 9:30ean; eta igandeetan, 11:00etan. 50 minutuko saioak dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, zatoz Fitness aretora eta galdetu irakasleei. Onena… zuzenean probatzea!

Erreserbak saioa hasi baino 15’ aurretik egiten dira Fitness Zerbitzuan edo, aldez aurretik egitekotan, 6 ordu eta ordu bat bitartean, hemen: “Estadio online”

Fitness Zerbitzuan abonatuta bazaude, ikastaro guzti zein saio solteetan (bodybalance, dobybalance flex, bodypump, bodystep, cxworx, lesmills tone eta spinning) hobaria, emandako prezioaz onuraduna izango zara. Baita egitarauako jarduera batzuetan ere.