Estadio online | ES | EUS
Menu

Body dance

Body dance
Dantza eta ariketa fisikoa bateratzen ditu. Dantza “soltean” egiten ikasteko modu desberdin eta original bat, taldean olgatzeaz batera sasoian egoteko.
Celes Duarte

-k emanda

Dantza eta ariketa fisikoa bateratzen ditu. Dantza “soltean” egiten ikasteko modu desberdin eta original bat, taldean olgatzeaz batera sasoian egoteko.

Body Dance Live dantza eta ariketa fisiko neurritsua bateratzen dituen jarduera fisiko bat da; haren bidez musikaz gozatzen ikasten da mugimendu eta ariketa erraz eta harmonikoen bitartez. Modu desberdin eta original bat, dantzan banaka nahiz taldean egiten ikasteko, betidanik “dantza soltea” deitu izan zaiona egiten, alegia.

Saioak zenbait ataletan zehar garatzen dira. Hasteko, aldez aurreko luzatze- eta berotze-ariketak egiten dira; jarduera honetan hori, bakantasun berezia ematen dion zerbait izateaz gain, funtsezkoa da; ondoren, halako urrats koreografiko jostagarri erraz batzuk, estimulazio kardiobaskularra eta neuronena xede, baita segmentazio-gaitasuna, elastikotasuna eta erritmorako ulermena ere.

Body Dance Liveren beste ezaugarri bat da, saioetan erabiltzen dugun musika-konbinazioa: erritmo latinoetatik modako eta gaur-gaurko musika-gaietara, tartean direla folk-doinu erakargarri eta jostagarriak, europarrak zein ekialdekoak.

Ezin egokiagoa 30 eta 75 urte bitarteko emakumeentzat; ez da behar aldez aurreko inolako esperientziarik, eta jarduera egiteko eskakizun bakarra da, ez giharretako, ez hezurretako lesiorik edukitzea, horiek ariketa egitea eragozten baitute. Animatu zaitez.

Jarduera hau gozatu ahal izango duzu astelehen-asteazkenetan, 11:00etan, Studio 3 aretoan. 80 minutuko saioak izango dira (Senior)

Ez dago dudarik jarduera egoki ere egokia dela ariketa neurritsua egiteko, gorputz-sasoiari eusteko eta taldeko harremanetarako. Talde gisa, ikastaroz kanpoko jarduerak ditugu, hala nola afariak dantza-saioekin, ikasitakoa garatu ahal izateko, saioetako musika partekatzea, eta beste asko …


EGITARAUA

Lehenengo hiruhilekoa:


Helburuak:
- Gihar-eskeletoen egituraren kontzientzia hartzea.
- Atalkatzeko eta banatzeko gaitasuna.
- Mugimenduak koordinatzea, elkartzea eta banantzea 2/2 eta 2/4 oinarrizko erritmoen bidez.
- Edukiei atxikitako gutxienez lau sekuentzia bertikal ikastea.

Edukiak:
- Oinarrizko luzatze-ariketak egiteko ohitura, giharrekiko kontzientzia garatzeko (lurrean eta bertikalak)
- Oinarrizko luzatze-ariketak egiteko ohitura,, eskeletoarekiko kontzientzia garatzeko.
- Gihar-eskeletoetako ariketen konbinazioa, esaldi koreografikoen bitartez eta denbora eta lekua taxututa.

Bigarren hiruhilekoa:

Helburuak:
- Grabitate-zentroa kokatzea eta kontrolatzea.
- Pelbiseko gihar- eta eskeleto-egitura indartzea.
- Sekuentzia erritmikoetara egokitzea: bihotzaren erritmoa, musika-erritmoa.
- Arnasa eduki erritmikodun ariketa fisikoari egokitzea.
- Edukiei atxikitako gutxienez lau sekuentzia bertikal ikastea (bertikalak eta lurrekoak).

Edukiak:
- Luzatze-ariketa konplexuak egiteko ohitura (lurrekoak eta bertikalak)
- Berotze fisikoa, energia kargatzeko eta deskargatzeko ariketen bidez, estimulazio kardiobaskularra helburu.
- Besoak harmonikoki lantzea lurrean zein airean.

Hirugarren hiruhilekoa

Helburuak
- Egitura erritmiko konplexuak ulertzea eta haien interpretazio fisikoa.
- Gorputza, tresna erritmiko gisa
- Taldeko koreografia, jarduera fisiko eta olgeta gisa

Edukiak:
- Luzatze-ariketa konplexuak egiteko ohitura, bakarrik zein bikotean (lurrekoak eta bertikalak)
- Besoak harmonikoki lantzea II: bakarrik, bikotean, taldean.
- Koreografia-gurpilak (denbora erdiak, sinkopak, staccato etab.)
- Ikastaroan ikasitako sekuentzia koreografikoa guztien errepasoa egin.