Estadio online | ES | EUS
Menu

Aquagym

Aquagym
Gorputza egokitzea eta mantentzea taldeka eta musikarekin, urak eskaintzen dituen baldintzak baliatuz.

Aquagym-en helburu nagusia da, gimnasio batean egin ohi diren jarduera fisikoak uretara egokitzen saiatzea, ingurune horrek ematen dituen abantailak aprobetxatzen ahaleginduz, eta abantaila horietako garrantzitsuena da, adin guztietarako moldatzen dela. Orobat, egokia da, begiratze hutsezko jarduerak edo parte-hartze murriztukoak egitera mugatuta zeuden sektore guztientzat, hala nola, gaitasun motorra murriztuta dituzten pertsonak edo euren egoera fisikoa nabarmenki murriztua dutenak.

Aquagymeko eskola baten lehenengo bitartekoa musika da, erritmo ez oso azkarrean mugitzea ahalbidetuko digun musika, baina geuk egiten ditugun mugimendu guztiak lagundu eta animatuko dituena. Behin guztiok prest gaudela, aurkituko ditugun aukerak ugari izango dira. Eskola bat egin ahal dugu, inolako material gabe, bakarrik uraren akzio-erreakzio indarra baliatuz, ze horrek eragiten du, egiten dugun mugimendu bakoitzarekin gutxienez bi gihar-multzo desberdin hastea funtzionatzen; edo zenbait materialez lagunduta ere egin ahal dugu, hala nola: baloiak, oholak, aquahodiak, uztaitxoak, aparrak…, halakoek urarekiko kontaktu-azalera handiagoa izatea ahalbidetuko baitigute, horretara areagotu egiten dela garatzen dugun mugimendu bakoitza. Oraindik helburu garrantzitsu bat geratzen zaigu betetzear, eta da, estresa uztea eta erlaxazioa bilatzea; hori azken fase batean lortzen da; fase horretan musikaren erritmoa moteltzen doa, gure bihotz-erritmoarentzat ere ondorio berdinaren bila. Urak sortzen duen masaje-efektuak eraman gaitzan utziko dugu eta egunean zehar izan ditugun min eta ondoez guztiak desagerrarazten saiatuko gara.

Gure aquagym-eskolaren batera datorrenak lan egiteko modu desberdin eta berria aurkituko du. Gainera, ikasten diren ariketak berdin egin daitezke igerilekuan zein hondartzan, nahiz eta beti gertatuko den atseginago adiskide-talde batekin batera egitea.

Azkenik, ez dago zertan igeri egiten jakin; nahikoa da aldez aurretik jarrera on pixka bat eta gorputza sasoi onean mantentzeko gogoa edukitzea, eta, jakina, bainujantzia.

Eskolak irakaskuntzako igerilekuan emango dira; astelehen eta asteazkenetan, 9:00etan edo astearte eta ostegunetan, 9:00etan eta 11:30etan. Senior astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan, 11:30etan ere bai.