Estadio online | ES | EUS
Menu

Kalitateko Q ostalaritzari

Kalitateko Q   ostalaritzari
Estadioko ostalaritzak "Turismoko Kalitateko Q" aitortza du, kalitatezko ostalaritza… egiaztatzen duen kalitate-zigilua.

Aitortza horrek ziurtatzen du, Estadioko kafetegian eta jantokian ematen diren zerbitzu guztiek oso balorazio ona dutela, hala produktuen kalitatean, eskuztaketan, higienean, kudeaketan eta hondakinen tratamenduan eta garbitasunean, nola segurtasunean eta larrialdietan.

Turismo Kalitateko Q

Turismo Kalitateko Q sariak egiaztatzen du, bera daukan establezimenduak betetzen dituela Espainiako Turismo Kalitate Sistemaren kalitate-estandar zorrotzak, eta ziurtatzen du hura etengabeko hobekuntza bilatzen duen dinamika batean ari dela lanean, une oro bezeroek eskatzen dutena gogobetetzeko helburuarekin.

Kalitate Marka horrek betetzen dituen ezaugarriak dira:
• Ospe onekoa, zeren erakusten baitu enpresa-konpromiso bat badagoela, zerbitzu bikaina eskainiz bezeroaren gogobetea lortzeko
• Bereizlea, zeren hura lortu baitezakete bakarrik gutxienezko zerbitzu mailak ziurtatzen dituzten establezimenduek
• Fidagarria, zeren sektore hari dagokion sektoretik kanpokoak baitira Arauek eskatutako eskakizunak betetzen diren edo ez ebaluatzeko erabilitako mekanismoak, eta sektorearteko araudiaren arabera baitaude diseinatuta
• Zorrotza, zeren, bera lortzeko, ezinbestekoa baita Arautegietan eta Araudietan ezarritako proba objektibo batzuk gainditzea

Sektorearen barruan garatutako Turismoko Arauak ISO 9000 eta Enpresa Bikaintasun Ereduaren artean kokatzen dira. Arau horiek esan nahi dute badagoela filosofia bat, bai kalitatea kudeatzeko eta bai ISO 9000 sailak berak eskaintzen duen etengabeko hobekuntza zabalagoa bilatzeko.