Estadio online | ES | EUS
Menu

Psikologia zerbitzua

Psikologia zerbitzua
Nola pentsatzen dugun aldatzea bide arin eta praktikoa da geu nola sentitzen garen aldatzeko. Hau da, geure burua kontrolatzen ikasiz gero, geure bizitza kontrolatzen ikasten dugula.

Gure gaur egungo bizimodua ikusita, esan dezakegu ze noizbait denok jasan dugula estresa eta baditugula hori hitzez adierazteko moduak. “Oso estresaturik nago” edo “estres handi dut” bezalako esaldiak oso ezagunak ditugu eta ia beti bizipen ezatseginen bat islatzen dute.

Norbanakoengan estres-erantzun bat sortzen duten gertaerei estresatzaileak esaten zaie. Gure bizitzan zehar estrasatzaile horietako asko daude; adibidez, ingurunea, familia, lana, denboraren joana, edo are, geure gorputza ere estres-iturri bat izan daiteke.

Ez da harritzekoa, bada, estresaturik edo hertsaturik gaudenean, ohikoa baino gehiago erretzea, azkarrago eta txarrago jatea eta ondo lo ez egitea. Ezta ez da harritzekoa ere, atsegingarri ditugun jarduera guztiak bertan behera uztea; beharbada, apatiak berak ariketarik ez egitera eraman gaitzake, geure zaletasunak alde batera uztera eta geure gizarte-harremanak urritzera.

HELBURUA

Estresari aurre egiteko terapiaren oinarria ezagutza eta portaerazko orientazio bat ematea da. Nola pentsatzen dugun aldatzea bide arin eta praktikoa da geu nola sentitzen garen aldatzeko. Hau da, geure burua kontrolatzen ikasiz gero, geure bizitza kontrolatzen ikasten dugula.

ESKURA DAUDEN ZERBITZUAK

• Norbanakako psikoterapia (nerabeak eta helduak)
o Herstura edo antsietatea, depresioa, loaren nahasmenduak, estresa .....
o Gure terapia laburrekin (8-10 bat saio) zeure burua heziko duzu ongizatea berreskuratzeko.

• Aholkularitza, edozein arazo psikologikorako (norbanakoarena, familiakoa, harremanetakoa.....)

• Kirolarientzat baita eskaintzen dugu ere kirol-psikologia, haiei euren trebetasun psikologikoak hobetzea ahalbidetuz, kirol-errendimendua hobetzeko.
o Kirolariarentzako prestakuntza psikologikoa. Aholkularitza, entrenatzaileentzat, gurasoentzat.....

Prezioa ordubeteko saio bakoitzeko, 40 €. Saioak asteazkenetan izango dira, 7:00etatik 10.00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Erreserbak, 657712466 telefonoan –Idoia.