Estadio online | ES | EUS
Menu

Indarra klubaren albisteak

Etorkizun handiko Espainiako txapelketa nagusia

Maiatzaren 18an Zarautzen Euskadiko banakako txapelketan parte hartu genuen. Zortzi domina lortu genituen —urrezko bi, zilarrezko hiru eta brontzezko hiru—, bai eta marka onenerako garaikurra ere. Gizonezkoetan, zilarrezkoak lortu zituzten Arkaitz Vueltak 109 kiloko mailan, Alvaro Jimenezek 81 kilokoan eta Juan M. Montañok 61 kilokoan; eta brontzezkoak Mikel Larrak 81 kiloko mailan, eta Víctor Martínez de Alegriak eta Koldo Galianok 61 kilokoan. Emakumezkoetan, berriz, urrezkoak Garoa Martinezek 64 kilokoan (eta txapelketako marka onenaren garaikurra) eta Naroa Etxeparek 59 kilokoan (eta txapelketako hirugarren marka onena ere, Alvaro Jimenezek gizonezkoen artean bezala). Nabarmentzekoa da Garoak, Naroak, Arkaitzek eta Alvarok beren marka pertsonalak hobetu zituztela.
Ekainaren 1ean Logroñon Errioxako, Burgosko eta Arabako halterarik onenekin batera parte hartu genuen San Bernabe Txapelketan. Banakakoan, garaipena lortu zuen gure Victor A. Pedroik, kide duen Mikel Larrak jarraituta. Victorrek 89 kiloko mailan saio nabaria egin zuen, 285 kiloko guztizko olinpikoarekin, eta dotoretasun handia erakutsita bere mugimenduetan. Taldekako sailkapenean, Araba lehenengo postura igo zen.
Madrilen, ekainaren 9an eta 10ean Espainiako txapelketa nagusian lehiatu ginen. Gure ordezkari izan ziren Garoa Martinez emakumezkoetan, eta Alvaro Jimenez eta Iñigo da Silva gizonezkoetan. Garoa ezin hobeto aritu zen 64 kiloko gorputz pisuko mailan, bere bigarren estatuko txapelketa nagusian, zilarrezko domina lortu baitzuen. Bi alditan 102 kilo altxatu zuen, eta urrezkoa lortzetik kilo batera geratu zen. Gizonezkoei dagokienez, Alvarok lehiaketa oso ona egin zuen, 81 kiloko mailan hogeita hiru atleten artean bederatzigarren bukatu baitzuen, altxatzailerik gazteena izanik (16 urte besterik ez), bere lehenengo txapelketa nagusian. Beste alde batetik, Iñigok lehiaketa zuhurra egitearekin konformatu behar izan zuen.

Lehiaketa bikaina egin zuen: bere marka pertsonalak ondu zituen, bi denboran 95 kilo altxatuta, bere etengabeko aurrerapenaren erakusgarri.

Abendaren 22an, era berean Sansomendi gizarte etxean, Halterofiliako Arabako Federazioaren Eguberri Trofeoa jokatu zen, 2018ko denboraldia amaitzeko. Garaipena Víctor Alexandruk lortu zuen, eta ondoren izan ziren Iñigo da Silva eta Mikel Larra, guztiak Indarrakoak. Emakumezkoen banakako sailkapenean, Garoa Martínez izan zen irabazle, erregistro bikainekin. Nabarmen aritu ziren Garoa, Víctor Martínez de Alegría eta Mikel Larra, beren marka pertsonalak ondu baitzituzten. Orobat, berriro gozarazi zigun Martín Rodríguez gure pisu-jasotzaile beteranoak. Eta joan den martxoaren 9an, Estadion hartu ziren kluben lehenengo ligarako markak. Nahiz eta oraindik prestakuntzako aldian ari garen, urteko lehenengoa izan da gure kirolarientzat, eta ikusi ahal izan dugu pixkanaka ari direla sasoia hartzen. Aipatzekoak ditugu Víctor Alexandruren jardunak.