Estadio online | ES | EUS
Menu

Arabatik kanpo ikasten ari bazara...

Arabatik kanpo ikasten ari bazara...
Baldin eta 16 eta 25 urte bitartean baduzu eta Arabatik kanpo ikasten edo bizitzen ari bazara, Estadioko urteko kuotaren erdia ordaintzeko aukera eskaintzen dizugu.

Arabatik kanpo ikaslea baldin bazara, 1995-2004 bitartean jaio bazara eta baldintzak betetzen badituzu... prestatu zure paperak! 2020. urteko zure kuotan % 50eko deskontu honetaz baliatzeko, ondorengo hau egin behar duzu:

- Entrega ezazu 2019/2020 ikasturterako egin duzun matrikula.

- Entrega ezazu Arabatik kanpo duzun bizilekuaren ziurtagiria. Ikastetxe nagusiaren edo unibertsitate egoitzaren ziurtagiria izan daiteke; edo erabiltzen duzun etxebizitzaren kontratuaren kopia, kontratuan zure datuak zehaztuta izanik; edo bizileku duzun herriko udalak emandako ziurtagiria.

- Entrega ezazu dokumentazio hori harrera lekuan, edo bidal ezazu recepcion@fundacionestadio.com helbidera, 2019ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean.

Gogoan izan: izapide horiek urtero egin behar dituzu, berdin dio aurreko urtean dagoeneko deskontua gozatu baduzu ere.

Azken orduan presaka ez ibiltzeko, presta ezazu zure dokumentazioa ikasturtearen hasieran bertan.

Bestalde, gogoan izan ezazu Estadio Fundazioak elkarrekikotasun hitzarmenak dituela Arabaz kanpoko beste klub batzuekin. Zatoz harrera lekura, zure Acedyr ziurtagiria eskatzeko.
Beraz, etxetik kanpo ikasten ari zarenean kirola egin nahi baduzu, beharbada instalazioren bat izango duzu hurbilean, ateak zabalduko dizkizuna. (Argibideak)