Estadio online | ES | EUS
Menu

Hobe aurrea hartu...

Hobe aurrea hartu...
Estadion, birusaren transmisioa arintzeko prestatu behar dugu, eta beharrezkoa da zure laguntza. Sintomak baldin badituzu, gera zaitez etxean, eta betiere har itzazu ondoren adierazitako ohiturak.

Estadion, birusaren transmisioa arintzeko prestatu behar dugu, eta beharrezkoa da zure laguntza. Sintomak baldin badituzu, gera zaitez etxean, eta betiere har itzazu ondoren adierazitako ohiturak. Kontuan izan Estadio itxita egongo dela bihartik —martxoaren 11tik— aurrera. Bere kirol-jardueren eskaintza guztia prebentzioz etengo ditu, martxoaren 24ra arte.

Ariketa fisiko erregularrak gure immunitate sistema hobetzen du, eta Fundazioan konprometituta gaude ariketa fisikoa egitearekin; eta, bereziki, ariketa fisikoa egitearren Estadioko instalazio, zerbitzu eta jarduerez gozatzera joaten direnekin.

Gripea, koronabirusa (COVID-19), hotzeria arruntak... arnas gaixotasun birikoak dira, eta pertsonarik pertsona transmititzen dira airez nahiz ukipenez, ukipen gainazaletan ordu batzuez bizirik irauten duten germen edo hozien bitartez.

Adituek ezin dute aurresan gripearen, COVID-19aren edo osasunerako urtaroko beste mehatxuen larritasuna, ez eta hedadura ere. Hala ere, bat datoz esatean prestatuta egon behar dela mehatxu horiek guztiek pertsonengan izan dezaketen eragina arintzeko.

Hala, bada, jende asko biltzen den lekuetan —Estadion, adibidez—, egoki da griperako, COVID-19rako eta abarretarako prestatzea. Eta beharrezkoa da zuk ere laguntzea, jarraibide hauek betez:

• Sintomarik baduzu —sukarra, eztula, eztarriko, buruko nahiz giharretako mina, hotzikarak edo nekea—, geratu zaitez etxean, ez etorri Estadiora, eta deitu zeure familia-medikuari. Seme-alaben kasuan, are eta arrazoi gehiagorekin.

• Betiere, Estadion zaudela, jarraitu egiezu higiene-ohitura hauei:

- Entrenatu aurretik eta ostean, garbitu eskuak ondo xaboiarekin, bereziki materiala partekatzen baduzu (makinak, pisuak, koltxonetak, baloiak...). Aldagela eta komun guztietan dituzu xaboi bakterizida duten dosifikagailuak; eta jarduera-aretoetan, gainera, gel desinfektatzailea.
- Makinak nahiz pisuak erabili aurretik eta ostean, garbitu haien ukipen-gainazalak, eta bereziki heldulekuak. Erabili eta botatzeko paperaz gain, agerian dituzu likido desinfektatzailezko aerosolak, ondo egin ahal izateko.
- Estali eztulak eta usin edo doministikuak, beso barnealdearekin edo zapiren batekin. Jarduera-aretoetan, badituzu erabili eta botatzeko paperez hornitutako bobinak, bai eta paperontziak ere.
- Ez ukitu begiak, ez ahoa, ez sudurra; eta
- Segi toallarekin entrenatzen, baina areago zaindu garbi egon daitezen bai toalla, bai zure entrenatzeko arropa ere (garbitu itzazu lixibarekin eta ur beroarekin).

Horiek dira ohiko neurriak gaixotasun biriko arruntak (gripea, koronabirusa, gastroenteritisa, hotzeria...) ez transmititzeko; beraz, ohitura horiei eustea, Estadioren barruan eta kanpoan, oso baliagarria izango zaizu beti.

Neurri pertsonal horiez gain, Estadion instalazioen garbitasuna eta higienea mantentzen jarraituko dugu, eta gure prestaketa osatuko dugu baliabide material gehigarriak jarriz eta lan prozedurak (bereziki, garbiketa eta desinfekzio prozedurak) doituz.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila - Informazioa eta jardute-gomendio orokorrak

Eskerrik asko, eta izan ezazu denboraldi ona!