Estadio online | ES | EUS
Menu

Dance familian, eta Funky Hip Hop

Dance familian, eta Funky Hip Hop
Dantzara… erritmoen fusioaren garaian. Ikastaro horren planteamendua da, jendartean-eta zabalen dabiltzan erritmo modernoak ezagutzera ematea.
Vicky Gallardo

-k emanda

Dantzara… erritmoen fusioaren garaian. Ikastaro horren planteamendua da, jendartean-eta zabalen dabiltzan erritmo modernoak ezagutzera ematea: lirikoa, jazza fusioa, funkya, latinoa. Oso ariketa laburrak eginez eta asko errepikatuz ikasiko ditugu erritmoak sortzeko moduak eta mota bakoitzaren urratsak. Eta horrela koreografia txikiak egiteko erabiliko ditugu, ondo pasatuaz batera eta aldi berean geure gorputza ezagutzen eta nola mugitzen den jakiten ikasiko dugu...

Hurbildu musikara eta erritmora mugimenduaren, irudimenaren eta sormenaren bitartez. Mugi zaitez hainbat erritmori jarraituz: batuka, bollywood, break, funky, hip hop, jazz, street….! Animatu, zatoz dantzara!

Dance familian: 5 urtetik gorakoentzat, Studio 3 aretoan egingo dira ordu eta erdiko lantegi batzuk, egun hauetan:
. Urriak 6 (larunbata)
. Urtarrilak 19 (larunbata) - cancelado
. Martxoak 16 (larunbata)

Pasa ezazu ondo dantza eginez eta koreografiak ikasiz, eta
zeuk zeureak antolatuz!


FUNKY HIP HOP
HIP-HOParen ETA FUNKYaren HELBURUAK

Frogatuta dagoen bezala, mugitzeko modu berezi hori, itxuraz jardun artistikoari bakar-bakarrik lotua, oso urruti ari da iristen eta bere lekua egin du fitnessaren eta osasunaren esparruan ere.

Azken kasu horretan, helburuak mugimenduaren estetikaren bilatze hutsaz harantzago doaz, eta lehenengo xedetzat asmoa da pertsonaren ongizatea: fisikoa, psikologikoa eta soziala.

Gorputzari dagokionez, jarduera hori hain zuzen ere da, Dantza Akademiarako astirik ez eta, gazteegiak izanik, Fitnesseko jarduera espezifikoetan ere ezin sartu daitezkeen gazteentzat. Hip hoparekin eta funkyarekin aukera bat irekitzen zaie, zeren prestaketa fisikoa egiten hasteak hurrengo alderdi hauetan lagunduko baitie:
• Sistema kardiobaskularra hobetzen
• Arnasaren eraginkortasuna hobetzen
• Gorputzaren osaera eta pisua kontrolatzen
• Dantzaren bitartezko adierazmena garatzen.
• Ondo pasatzen eta ariketaz gozatzen
• Estresa eta antsietatea gutxitzen.

Emozioen esparruan ere adierazmena hobetzea lortu ahalko dugu, horrek ekarriko dituela komunikazio hobea eta, beraz, ikasleen sozialiazizazio maila handitzea.

FUNKYaren eta HIP HOParen DEFINIZIOA:
Hip hopean eta funkyan jazzeko urratsak, break dance, afrikar erritmoak eta dantza garaikidea nahasten dira. Mugimenduak, oso koreografiatuak eta trinkoak, di-da egitekoak eta adierazkorrak dira, eta gehienbat besoak eta gorputz-enborra erabiltzen dira.

Dantza-akademietan entrenamenduaren aldean teknika izaten da nagusi, eta gehienetan zailtasuna handiagoa izaten da; baina, kirolgune batean, eskola horietan entrenamendu aerobikoa urrats-koreografia batekin bateratzen da.

HIP HOP DANTZA ESTILOAK:
• Popping: Hip hop dantza mota honetan mugimenduak izaten dira: ticking (tik urduriko mugimenduarekin konpara daiteke); wave (uhindura), floating (flotazioa) eta mimikak, konbinaturik zein bereizita eginak, halako ikus-irudipen antzeko bat sortzen dutelarik. Horrenbestez, esan dezakegu ze popping dantzatzen ari garenean, tika, mugimenduaren blokeoa, eta flow (mugimendu jarraitua) konbinatzen ari garela.
• Locking: Hip hop dantza mota honetan, beso, eskumutur eta atzamarren mugimendu arinak dira nagusi, funk, soul eta rythm and blue dantzatzeaz batera. Dantza hain berezi horren ezaugarria lock deritzona da, hots: gorputzaren zatiren baten mugimendu bizkorra egin eta blokeatzea, ibilgeturik geratuz. Locking-konbinazio batean mugimendu leunak edo feelingekoak eta blokeo- edo lock-ekoak aurki ditzakegu

Urrats ugari ere ugari daudelarik, honako hauek nabarmentzen ditugu: funky stop, snake, funky chicken, manbo-txa-txa-txaá, step, pinp walk, up and lock! Point, etab.

• New Style: Estilo berri hori, hitzak berak adierazi bezala, berrikuntza da, hip hop dantzaren joera berrietaranzko aurrerapena. New styleren teknikari sortzaileak asmatzen ditu mugimendu-era berriak, energia eta trinkotasun desberdinak lantzen ditu eta zinezko adierazpena ematen du

New Stylek esan nahi du, estilo eta eragin desberdinak nahastea nork bere estiloa sortzeko. Mugimendua sortzeko era berri horretan teknikari nahi adina dantza-era eta eragin sartzen dira.

Estilo berriak:
• Clowning: dantza-estilo hori Los Ángelesen sortu zen eta orain dela gutxi egin da ezagun Espainian,Tommy Johnsonen eskutik; horrek Tommy the Clown pertsonaia sortu zuen. Aipatu pailazoa umeen urtebetze-jaiak girotzen lan egiten zuen eta, horretara, lider bilakatu eta auzo osoaren arreta erakartzen zuen. Haren helburua, animatzaile gisa taldeari ondo pasa eragitea zen eta, denbora horretan, kalean izan zitezkeen odolgaiztoko liskarretatik urruntzea.

Clown Dancer-aren (pailazo dantzaria) mugimenduak mimika konbinatuak, gorputz guztiarekin egindako urrats oso indartsuak, artazi eta itzulipurdiak eta gainerako akrobazioak izaten ziren.

• Krumping: clowning-etik eratorritako dantza-tankera da, hau da, Tommy the Clownen mugimenduetatik sortua da. Kramping sortu zen, Tommyk dantzan irakasten zien eta jaiak girotzen zizkien gazteek zuten hobetze-guratik. Gazte dantza zale horiek crowning hartu eta horren mugimenduak beste batzuk, biziagoak eta gogorragoak, bihurtu zituzten, dantzariek elkar ukitzea barne.

FUNKY HIP HOP
Funky I 4 – 6 urte Astzk. (45’) 17:45Studio 2 edo 3
Funky II 7 – 10 urte Ostir. (75’) 17:30Studio 2 edo 3
Lar. (75’) 10:45Studio 2 edo 3
Funky III 10 – 13 urte Ostir. (75’) 18:45 Studio 2 edo 3
Lar. (75’) 9:30 Studio 2 edo 3
Funky top 13 – 20 urte Lar. (75’) 12:00 Studio 3