Estadio online | ES | EUS
Menu

Murgil zaitez!: Estadion urpekaritza egitea

Murgil zaitez!: Estadion urpekaritza egitea
Urpekaritzan hasi edo birgaitu nahi baduzu, hemen duzu uda honetan eskaintzen ditugun ikastaroen egutegia. Astegunetan, eskola teoriko-praktikoak Estadion; eta asteburuan, irteera Kantauri itsasora.

Urpean igeri egiten ikasi nahi baduzu, hauxe duzu aukera. Eta zure asmoa birgaitzea baldin bada, aspaldi urpekaritza ikastaro bat egin zenuelako eta ikasitakoa gogora ekarri nahi duzulako, hemen dituzu asteko ikastaroak, kirol honen hastapenak ikasteko.

Hona hemen ikastaroen egutegia:
- Ekainak 17-23
- Uztailak 15-21
- Uztailak 22-28
- Irailak 9-15

Ikastaro bakoitzeko izen ematea, ikastaroaren hasierako eguna baino lehen egin behar da.

Ikastaroak Estadion egiten dira astegunetan, eta Kantauri itsasora irteera egingo dugu larunbat eta igandean. Abonatuentzako prezioa 295 euro da; eta abonatu gabekoentzat, 340 euro.

Informazioa gehiago: harrera lekura etorrita edo Araba Sub zentrora deituta (629937367 telefonoa).