Estadio online | ES | EUS
Menu

Txartelik gabe, ez zara sartzen

Txartelik gabe, ez zara sartzen
Estadiora bere txartelik gabe heltzen den pertsonak ez ditu betetzen abonatu gisa dituen betebeharrak, Atezaindegiko sarbide-kontrola eragozten du eta ezingo da Estadion sartu. Izan gogoan

Asko gara Estadion egunero sartzen garen pertsonak, are gehiago udan, eta gehien-gehienek bere betebeharra, hau da, sartzeko eta irteteko bere txartela erabiltzea, betetzen badu ere, batzuek, edozein dela ere zergatia edo aitzakia, ez du hala jokatzen. Atezaindegiko arduradunek komentatzen duten bezala: batzuetan, pertsonaren estutasunagatik konturatzen gara ahaztea behin gertatutako kontua izan dela, baina badaude beste batzuk ia beti etortzen direnak txartelik gabe, eta badakitenez azken buruan pasatzen utziko diegula, ez dira arduratzen txartela aldean eramateaz. Ahanzturaren benetako profesionalak dirudite, txartela hamarretik gora aldiz ahaztutakoak dira. Beste leku batzuetan: antzokian, zineman, kontzertuan, futbolean, saskibaloian…, sarrera edo abonatu-txartela ez badaramazu, ez zara sartzen. Bada, Estadion ere berdin da”.

Zer gertatuko litzateke arazo hori gero eta handiago egiten joango balitz?

Horrexegatik hasi dugu kanpaina hau: “Txartelik gabe, ez zara sartzen”, Estadiora etortzen zarenerako, txartela aldean daramazula egiaztatzearen garrantziaz jabetu zaitezen.
Gure betebeharra da hala jardutea —Fundación Estadio Kirol Elkartearen Arautegiko 10. artikulua—, eta halaxe ulertzen eta betetzen duzue abonaturik gehienek; guk gure aldetik eskatzen dizuegu, laguntzen segi dezazuen eta, ahal bada, zeuek dakizuela txartelik gabe ibiltzen direnen —senideak, adiskideak…— kasuak zuzentzen lagundu diezaguzuen.

Txartela ahazten zaizuenoi —edo alferkeriagatik erabiltzen ez duzuenoi sartu eta irteteko—, Estadiora zoazten bakoitzean adi ibili, hura beti zorroan, poltsan edo motxilan eramateko, eta erabili ezazue, eta pentsa ezazue, ahazten zaizuen bakoitzean Atezaindegiko arduradunak denbora alferrik galduko duela zeuek identifikatzen eta zeuen betebeharra gogorarazten orain arte bezala, baina txartelik gabe ez dizuela sartzen utziko, arrenka eskatu arren.

Uste dugu, bada, ulertuko duzula jokatzeko modu berri hori eta, Estadion sartzeko, ez dela nahikoa abonatua izatea, betebeharrik behinena gauzatzea baino: txartel pertsonala erabiltzea, sartzeko eta irteteko. Sarbide-kontrola, Estadioko segurtasuna, Atezaindegiko arreta… hobeak izango dira zeuk ere laguntzen baduzu.

Txartela galdu edo hondatuz gero, gogorarazten dizugu berria eskatu behar duzula ahalik eta arinen Harrera-gunean, eta 2 € ordainduta.

Kontuan izan, bada: “Txartelik gabe ez zara sartzen” Estadion