Estadio online | ES | EUS
Menu

Lapurretarik ez

Lapurretarik ez
Estadion, beste kirolgune batzuetan bezala, lapurretak izaten dira: diru-zorroak, dirua, dokumentazioa, jantziak, sakelakoak…; gehienbat aldageletan gertatzen dira, eta zure arreta erakarri nahi dugu, hori jakin dezazun eta lagundu diezaguzun, horrela..

Estadion, beste kirolgune batzuetan bezala, lapurretak izaten dira: diru-zorroak, dirua, dokumentazioa, jantziak, sakelakoak…; gehienbat aldageletan gertatzen dira, eta zure arreta erakarri nahi dugu, hori jakin dezazun eta lagundu diezaguzun, horrela guztion artean lapurreta horiek eragozten saiatu gaitezen.

Ez zaitugu ikaratu nahi, baina Estadion, beste kirolgune batzuetan bezala, lapurretak izaten dira: diru-zorroak, dirua, dokumentazioa, jantziak, sakelakoak…, gehienbat aldageletan gertatzen dira, eta zure arreta erakarri nahi dugu, hori jakin dezazun eta lagundu diezaguzun, horrela guztion artean lapurreta horiek eragozten saiatu gaitezen.

Horrelako lapurretak prebenitzeko, Estadiora gauzaki baliotsuak ekartzen badituzu, erne ibili, jagon ondo eta erabili armairuak —gainera, aldagelak libreago egongo dira— giltza inon utzi gabe, eta jokaera susmagarririk antzematen baduzu, mesedez jakinarazi guri. Lapurrek ez dute jarduten uniformedun jendearen aurrean.

Gure aldetik, Estadioko sarbidea kontrolatzen jarraituko dugu —mesedez, erabili beti zeure txartela sartzeko eta irteteko—, mantentze-lanetako eta garbiketako pertsonak aldageletatik igaroko dira sarri eta irudiak TB zirkuitu itxian grabatuko ditugu.

Baldin eta, zoritxarrez, ziur bazaude Estadion ostu egin dizutela, esaiguzu lehenbailehen eta ahalik eta modu zehatzenean …eguna, ordua, lekua…—, grabazioak berrikusi ditzagun eta gure sarbide-artxiboetan begiratu dezagun. Gure aholkua da, bestalde, salaketa ipini dezazula Ertzaintzaren komisarian.

Ezin gaitezke Estadion galtzen ditzakezun gauzen erantzule egin, baina zure laguntasunak eta informazioak lapurretak prebenitzen lagunduko digute.

Bide batez gogoratzen dizugu, Estadion zerbait ahaztu edo galdu bazaizu, galdutako gauzen zerbitzua Atezaindegian dagoela eta 10:00 eta 12:00 bitartean eta 17:00 eta 20:00ak bitartean dagoela zabalik.