Estadio online | ES | EUS
Menu

Boulder Liga

2018ko Boulder Ligari buruzko gunean sartu zara. Hemen aurkituko duzu (halaxe espero dugu!) Euskadiko boulder zirkuitu onenari buruzko informazio guztia, parte hartzera anima zaitezen.

Aurreko jardunaldietan bezala, talde bat sortuko dugu Facebooken, albisteak, adiskideak, argazkiak eta bideoak partekatzeko. Anima zaitez, eta jarraitu guri!

Ekitaldi honetan, lau lehiaketa izango ditugu. Lehenengoa otsailaren 3an (larunbata) izango da, Estadioko boulderrean; bigarrena, otsailaren 17an (larunbata), Amurrioko Bañueta kiroldegian; hirugarrena, martxoaren 3an (larunbata), Gasteizko Ariznabarra kiroldegian; eta azkena, martxoaren 17n (larunbata), Burguko Landederra kiroldegiko boulderrean. Aurreko ekitaldian bezala, lehiaketak larunbat goizez izaten dira, 10:00etatik aurrera. Hala ere, ez ahaztu 9:00etatik 9:30era bitartean agertu behar duzula, elastikoa jasotzeko eta parte hartzaileen baieztapena egiteko. Parte hartzeko, aldez aurretik eman behar duzu izena, proba bakoitzaren aurreko osteguneko 23:59 arte, webgune honetan: Vital Fundazioa. Prezioa: 10 €; edo 8 €, baldin EMFan federatuta bazaude. Mesedez, ikusi izen-emateen atala.

Boulder Ligaren ekitaldi honek, berriz ere, Araba du ardatz: tokia utziko diegu eta laguntza emango diegu Bizkai-Gipuzkoetan boulder lehiaketak egiteko ateratako beste ekimen batzuei (Boulder Ligak Arrasaten, Durangon eta Oñatin egin zituenak, aurreko ekitaldietan). Hartara, ez dugu lehiaketen arteko trabarik sortuko.

2018ko Boulder Ligak sei lehiaketa kategoria ditu: emakumezkoen herrikoia, gizonezkoen herrikoia, emakumezkoen elitekoa, gizonezkoen elitekoa, 16 urtez beherako emakumezkoena eta 16 urtez beherako gizonezkoena. Proben ondoren, kategoria bakoitzean puntu gehien lortu duten hiru parte hartzaileak sarituko ditugu.

Mesedez, ligaren eta izan dituen berritasunen berri emaiezu adiskideei, eta anima itzazu parte hartzera.

Hasi da 2018ko Boulder Liga, eta eskalatzeari ekiteko prest gaude.